Hitzordu bikoitza: San Marcial Saria eta Gipuzkoako Eskolartekoa


Asteburuan zehar hitzordu bikoitza izango dute gure igerilariek.

Batetik, infantil, junior eta absolutuak Irunen izango dira larunbat arratsaldean, XXXI. San Marcial Sarian. Bertan, proba programa zabala izango dute gure igerilariek. Saria arratsaldeko 16:00tan hasiko da.

Bestetik, Kerman Miguel, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa, Igerilari Osoa txapelketan izango da igandean. Txapelketa Ordiziako Majori kiroldegian izango da. Sailkapen bidez bertan egotea lortu du gure gaztetxoak. Bertan egongo diren igerilari guztiek proba berdinak burutu beharko dituzte; 50 tximeleta eta 100 bizkar goizeko saioan eta 100 bular eta 100 libre arratsaldekoan. Goizeko saioa 10:00etan hasiko eta arratsaldekoa berriz 16:30etan.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Zorterik onena opa diegu denei!



Iruzkinak