Asteburu bikaina infantilek Galdakaon

Lau urre, hiru zilar, hiru brontze, erreleboetan estatu mailako txapelketarako sailkapena eta beste hainbat lorpenekin itzuli dira gureak etxera

Pasa den asteburuan, Galdakaoko Urreta igerilekuan infantil mailako Udako Euskal Herriko Txapelketa ospatu zen eta bertan izan genituen taldeko Kimetz de la Cruz, Ibon Elola, Oihan Matute, Iñaki García eta Mario Amantegi. Boskoteak izugarrizko maila erakutsi du eta horren adierazle da, mutilen taldekako sailkapenean, bost igerilari bakarrik izanda ere, podiumetik hemeretzi puntu eskasera geratu izana.

GUREAK HAMAR BIDER IGO ZIREN PODIUMERA:
Urreak:
  • Iñaki García: 50 libre, 100 libre eta 100 bizkar probetan.
  • Oihan Matute: 800 librean.
Zilarrak:
  • Iñaki García: lau estiloetako 200 metroko proban.
  • 4x200 libre eta 4x100 libre erreleboetan.
Brontzeak:
  • Ibon Elola: 50 bizkar proban.
  • Oihan Matute: 200 libre proban.
  • Lau estiloetako 4x100 metroetako erreleboko proban.

LORTUTAKO MARKA PERTSONALAK HONAKOAK IZAN ZIREN:
  • Iñaki García: 50 libre (24.51), 100 bizkar (1:01.93) eta 200 (2:00.47) librean.
  • Mario Amantegi: 100 (59.21) eta 200 (2:07.37) librean.
  • Kimetz de la Cruz: bizkar erako 100 (1:05.89) eta 200 (2:20.86) metroetan.
  • Oihan Matute: 200 bizkar (2:22.02), proba honetako 100 metroetako pasean (1:09.71), 800 librean (9:10.85), 100 librean (57.96), lau estiloetako 200 metroetan (2:22.29) eta proba bereko 50 tximeletako pasean (31.19).

TALDEKO ERREKORRAK
Taldeko errekorrei dagokienean, 5 izan dira lortutakoak, duela bi aste ezarritakoak hobetutakoak kasu gehienetan. Alde batetik, Oihan Matutek duela bi aste eginiko 800 libre probako marka hobetu zuen errekor berria 9:10.85ean utziz; bestetik, Iñaki Garcíak, berak zuen 15 urteko 50 libre probako errekorra 24.51n utzi zuen (Euskadiko 15 urteko markarik onenetik oso gertu) eta 200 librean 2:00.47 denboran ezarri du errekorra. Azkenik, 4x100 libre eta 4x200 libre erreleboetan egindako denborak ere infantil mailako taldeko errekorrak izan ziren.

ERRELEBO TALDEA SABADELL-ERA, GUTXIENEKOA LORTUTA
Azken aldian infantilen erreleboetan ikusi dugun hobekuntzarekin, taldea estatu mailan egon zitekela amesten hasia zegoen jada, gutxienekoak gertu baitzeuden; hala, txapelketa honetan azkenean, Iñaki Garcia, Ibon Elola, Mario Amantegi eta Oihan Matute laukoteak osatutako 4x200 libreko erreleboan lortutako denborarekin, uztaila erdialdean ospatuko den Infantil Mailako Udako Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuten. Momentu benetan polita bizi izan zuten denek igerilekuan, igerilari, guraso zein entrenatzaileak pozarren ospatu baitzuten eta horrelako lorpen batek askotan bakarkako lorpenak baina poz gehiago ematen baitute. Zorionak laukote!

Hala, txapelketa honekin Kimetz jada oporraldian sartu da eta orain udaz gozatzeko momentua iritsi zaio; seguru gaude probetxua aterako diola. Ondo pasa eta zorionak batez ere denboraldi amaieran egindako txapelketengatik!

Beste lauek berriz, uztailaren 18tik 21era ospatuko den Infantil Mailako Espainiako Udako Txapelketan izango dute azken zita, Sabadell-en; ostiral arratsaldean izango den 4x200 libre erreleboaz gain, Oihan Matutek ostegun goizean 400 libre proba izango du eta Iñakik berriz, 50, 100 eta 200 libre eta bizkar erako 50 eta 100 metroko probak izango ditu. Beraz, ordura arte lanean jarraituko dute, ondoren ondo merezitako oporrez disfrutatzeko.

ZORIONAK denoi egindako txapelketagatik, lan ederra!





Iruzkinak