Hitzorduak: Espainiako Infantil mailakoa eta EHko Txapelketa Nagusia


Aste eta asteburu honetan zehar bi hitzordu ditu gure taldeak.

Batetik, uztailaren 18tik 21era bitartean Oihan Matute, Mario Amantegi, Ibon Elola eta Iñaki Garcia taldekideak Sabadell-eko "Can Llong" igerilekuetan arituko dira Infantil mailako Udako Espainiako Txapelketan. Iñaki Garcia 50, 100 eta 200 librean eta 50 eta 100 bizkar probatan lehiatuko da,4x200 estilo libreko errelebuaz gain. Oihan Matute 400 librean eta 4x200 estilo libreko errelebuan lehiatuko da eta Ibon Elola eta Mario Amantegi 4x200 estilo libreko errelebuan lehiatuko dira.

Meritu handikoa da txapelketa honetarako sailkatu izana eta maila honetako lehiaketa batean laurek esperientzia ederra izango dutelakoan gaude. Zorte on lauroi eta animorik haundienak!

Bestetik, Nahia Zudaire Absolutu eta junior mailako Euskal Herriko Txapelketan izango da asteburuan, Ordiziako Majori kiroldegiko kanpoko igerileku luzean. Bertan 4 probatan lehiatuko da Nahia: 100, 200 eta 800 librean eta 100 bular proban. Txapelketa asteburu osoan jokatuko da, goiz eta arratsaldeko saioetan.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia



Iruzkinak