Benjaminak ederki aritu ziren Tolosan


Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienek euren Benjamin Jaialdiari jarraipena eman zioten bigarren jardunaldiarekin. Bigarren jardunaldi hau Tolosan ospatu genuen, Usabal udal igerilekuan eta bertan, gure taldetik, adin tarte honetako 12 haur aritu ziren: Nora Becerra, Leire López, Oier Pérez, Oier Azpiazu, Uxue Apeztegia, Iraia González, Malen Diez, Aiur Jauregi, Alaia Iparragirre, Izar Iparragirre, Katixa Iparragirre eta Naroa Mitxelena.

Kategoria honetako haurrek, 2016an, 2015ean eta 2014an jaiotako haurrek, 50, 100 edo 200 metro bizkar estiloko probak izan zituzten aukeran, horietatik bat. Saioa amaitzeko, estilo libreko 6x25 errelebu mistoa izan zuten haur hauek.

Gureak bi distantzietan aritu ziren:
  • 50 metrokoan aritu ziren: Naroa Mitxelena, Katixa Iparragirre, Oier Azpiazu, Nora Becerra, Leire López eta Oier Pérez.
  • 100 metrokoan aritu ziren: Uxue Apeztegia, Malen Diez, Iraia González, Noa Blanco, Alaia Iparragirre, Aiur Jauregi eta Izar Iparragirre.
Guretzat, benjamin kategorian, lehiaketa emaitzak baino gehiago garrantzitsuena arautegiaren inguruko ezagutza, estiloen ikaskuntza eta igeri egiteko modu egokia izanik, denak primeran aritu zirela esan behar dugu. Guztiak igerian oso txukun eta lasaitasunez igeri egiteaz gain, arautegia ondo betez aritu ziren eta beraz, oso gustura atera ginen gure txikiek egindakoarekin. Horretaz gain, urduri egon ziren arren, guztiek jarrera bikaina erakutsi zuten jardunaldi osoan zehar, euren erronkei aurre eginez, ikasitakoa aplikatuz eta talde giro alaia mantenduz.

Hurrengo jardunaldia otsailaren 15ean izango dute adin hauetako haurrek, Benjamin Jaialdiko 3. jardunaldian, Lasarte-Oriako M. Chourraut Udal Kiroldegian.

Zorionak denoi egindako jardunaldiagatik! Aupa Buruntxikiak!!



Iruzkinak