Gipuzkoako Txapelketa eta Neguko Saria, asteburuan


Asteburu honetarako gure igerilariek hitzordu bikoitza dute.

Batetik infantil, junior eta absolutu taldearen gehiengoa Bergarako Agorrosin kiroldegian izango da asteburu osoan zehar, Gipuzkoako Neguko Txapelketan lehian. Bertan larunbat eta igandeko jardunaldiak izango dituzte eta jardunaldi bakoitzean goiz eta arratsaldeko saioak. Banakako proba desberdineza gain, gureek errelebu proba sorta ere izango dute.

Bestetik, Gipuzkoako Txapelketarako gutxienekoa ez duten igerilariak Andoaingo Allurralden izango dira, gure taldeak antolatuko duen Gipuzkoako Neguko Sarian. Txapelketa hau larunbat arratsaldean ospatuko da eta bi saio izango ditu, saio bakoitzean igerilari bakoitzak banakako proba bat izango duelarik.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia#h.9xischp06awl

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



Iruzkinak