Igande honetan Azpeitian hitzordua


Alebinen kategoriako bi taldekidek igandean izango dute hitzordua, Azpeitiako udal kiroldegian. Bertan Teknifikazio Sarian lehiatuko dira, goiz eta arratsalde. Goizeko saioa 10:30etan hasiko da eta arratsaldekoa aldiz 16:30etan. Igerilariek guztira banakako 3 proba burutuko dituzte bi saiotan banatuta. Sailkatuak honakoak dira: Aitor Ormazabal (2012) eta Kerman Miguel (2013).

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia#h.9xischp06awl

Animorik haundienak bioi!! BRNPWR!!



Iruzkinak