6 zilar, 3 brontze eta marka pertsonalak Zarautzen


Pasa den larunbatean, otsailaren 8an, Igeriketako III. Abiadura Saria jokatu zen Zarautzen, Aritzbatalde igerilekuan. Gure taldeko zazpi igerilari bertan egon ziren Hernaniko eta Zarautzeko taldeekin batera: Laida Guerrero, Ander Mart铆nez, Irati Etxeberria, Ane Meyer, Amaiur Ipaarragirre, Itxaso Iparragirre eta Nora Miguelez.

Gure taldeko igerilariei dagokionez, guztiek, bakarkako bi proba burutu zituzten, 50 edo 100 metroko estilo bateko banakako bat eta denentzat derrigorrezkoa zen lau estiloetako 100 metrokoa:
  • Amaiur Iparragirre: 50 metro tximeleta eta 100 metro lau estiloetan
  • Itsaso Iparragirre: 50 metro bizkar eta 100 metro lau estiloetan
  • Laida Guerrero: 50 metro bular eta 100 metro lau estiloetan
  • Irati Etxeberria: 100 metro libre eta 100 metro lau estiloetan
  • Nora Miguelez: 50 metro tximeleta eta 100 metro lau estiloetan
  • Ander Martinez: 50 metro tximeleta eta 100 metro lau estiloetan
  • Ane Meyer: 100 metro librean eta 100 metro lau estiloetan
Horretaz gain, emakumezkoen estilo libreko 4x50 erreleboetan parte hartu zuten. Guztiek txapelketa ona osatu zuten, eta euren markarik onenak lortu zituzten proba askotan. 

Horretaz gain, 9 domina ekarri zituzten gureek Zarautzetik. 
  • Amaiur Iparragirrek bi domina lortu zituen: 50 metro tximeletan eta 100 metro lau estiloetan zilarra. 
  • Ane Meyer-ek, 100 librean brontzea eskuratu zuen. 
  • Nora Miguelez-ek, 50 metro tximeletan brontzea lortu zuen. 
  • Amaitzeko, Itxasok, Amaiurrek, Norak eta Anek bigarren postua lortu zuten  estilo libreko 4x50 errelebauan, bakoitzak zilarrezko domina bana kolkoratuz.
Talde deiadarrak dioen bezala; eskuak aurrera eta atzera eramanaz, igeri eginez, denok batera pasa genuen arratsaldea. Hurrengo hitzordua otsailaren 22an eta 23an izango du taldeak. Data horietan infantil kategoriako Euskal Herriko Txapelketa ospatuko da Irungo Azken Portu kiroldegian eta bertan izango dira Amaiur Iparragirre eta Itxaso Iparragirre taldekideak.

Zorionak denoi!




Iruzkinak