Esperientziak biltzeko moduko asteburua izan dute gureek Donostiako Paco Yoldin

Pasa den asteburuan, maiatzaren 24an eta 25ean, Gipuzkoako Open Saria ospatu zen Donostiako Paco Yoldi igerilekuan. Bertan, argazkian den-denak agertzen ez diren arren, gure taldeko Iker Gorostegi, Miren Sarobe, Mayi Gorostegi, Oihan Matute, Mario Amantegi, Ibón Elola eta Kimetz de la Cruz aritu ziren.


50 metroko igerilekuko marka hobekuntzak:
  • Ibon Elola: 200 libre, 100 libre (pasean), 100 bizkar eta 200 bizkar.
  • Mario Amantegi: 200 libre, 100 libre (pasean), 100 bizkar.
  • Kimetz de la Cruz: 50, 100 eta 200 bizkar.
  • Mayi Gorostegi: 100 bizkar.
  • Oihan Matute: lau estiloetako 200 metroak, 200 bular eta 100 bular (pasean).
Finaletara sailkatzea lortu zuten igerilariak:
  • Ibon Elola: 100 eta 200 bizkar,  B finala.
  • Kimetz de la Cruz: 100 eta 200 bizkar, C eta B finalak.
  • Oihan Matute: 200 bular eta lau estiloetako 200 metroetako proban, B finala.
  • Miren Sarobe: 50 eta 100 libre, B finala.
Asteburu gogorra geneukan aurretik, izan ere lehiaketa hau Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelketak prestatzeko hartu genuen; aurreko astean gogor entrenatu ondoren, taktika eta igeriketa erak hobetzeko asmoz egin genuen salto uretara.

Lehenengo jardunaldia hastea pixkat bat kostatu zitzaigun eta aurreko asteko nekea zerbait antzeman arren, igerilarien gehiengoa arratsaldeko finaletarako sailakatu zen. 

Bigarren jardunaldian, larunbat arratsaldean, 50 libre, 200 bular eta 100 bizkar probetako finaletan egon ginen. Nahiz eta gure denbora onenetan ez egon, etekin eta ikaskuntza asko atera genituen. Eguna bukatzeko, eraketa mistoko 4x100 libre erreleboan parte hartu zuten gureek.

Igande goizean jada hirugarren jardunaldian geunden eta 50 metroko igerilekuarekiko egokitzapena asko hobetu zen. Nahiz eta gazteek nekea eduki, jardunaldi polita izan zen.

Azken jardunaldian gure gazteak 200 bizkar, lau estiloetako 200 metroetan eta 100 libreko finaletan egon ziren, goizeko emaitzak hobetuz.

Amaitzeko, esan beharra dago asteburu osoan zehar Oihan Matute eta Ibon Elolaren artean taldeko 16 urteko 6 errekor berri ezarri dituztela. Lehenegoak 100 eta 200 bular eta lau estiloetako 20 metroko probetan eta bigarrenak berriz bizkar erako 50, 100 eta 200 metroko probetan. Zorionak bioi!

Asteburu oso baliagarria izan da denontzat. Alde batetik, 50 metroko igerilekuan lehiatu gara esperientzia gehituz; eta bestetik, neke pixka batekin lehiatzen ere ikasi dugu. Bi aste barru denboraldi amaiera prestatzeko hain baliagarria izango den Lasarte-Oria Saria ospatuko da. Ilusioz gainezka joango gara gure etxeko sarira, talde osoa igerilekuan biltzeak ematen duen indarrarekin lehiatzera.

BRNPWR!


Iruzkinak