Klubaren festa larunbatean, Lasarte-Oriako XXXIV. Saria


Larunbat honetan talde osoa, urteroko moduan, Maialen Chourraut igerilekuan izango da, Lasarte-Oriako XXXIV. Sarian parte-hartzen. 

Pertsonen Saria bezala izendatu dugun lehiaketa honetan guztiek marka bidez lehiatuko dute, generoa, adina edo desgaitasunak eta gaitasunak kontutan hartu gabe. Puntuazioa izango da sailkapena emango duena eta puntuaziorako nork bere erreferentziazko taula izango du, munduko errekorraren arabera. Gure sarian kategoria guztietako igerilariek hartzen dute parte, baita igeriketa egokitukoak eta master igeriketakoak ere.

Saria arratsaldeko 15:00tan hasiko da. Saio amaieran Australiar probak ere izango ditugu!

Edizio honetan parte-hartuko duten taldeak honakoak izango dira:
  • Buruntzaldea IKT
  • Elkar 64 (Hazparne)
  • Nassica (Calahorra)
  • Urgain (Gasteiz)
  • Hernani K.E.
  • Izaraitz
  • Ordizia K.E.
  • Igartza I.K.E.
  • Atletico San Sebastián
  • Easwim
  • Zarautz Balea I.K.
Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia#h.9xischp06awl

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



Iruzkinak