Pasa den larunbatean, abenduaren 20an, alebin kategoriako haurrak Lazkaoko Joxe Miel Barandiaran udal igerilekuan izan ziren, Alebin Ligako 3. jardunaldian lehian. Gure taldetik, kasu honetan, Urko Azpiazu soilik izan zen lehian, 400 librean eta bizkar erako 50 metroetako proban.
Burututako bi probetatik, bigarrengoan marka hobekuntza lortu zuen; hau da, bizkar erako 50 metrokoan
Denboradia aurrera doa, lanaren bitartez hobekuntzak ikusten ari gara eta egoera egokiena ez den arren, garapen prozesuan barneratuta gaude. Entrenamenduek geroz eta exigentzia maila handiagoa dute eta hurrengo jardunaldietarako prestakuntzek asko lagunduko digute gure igerilari ibilbidean.
Alebinen taldeak ere, hurrengo jardunaldia Lazkaoko Joxe Miel Barandiaran igerilekuan izango du berriro ere, otsailaren 7an izango den Alebin Ligako 4. jardunaldian. Orduan izango dituzten erronkei aurre egiteko lanean jarraituko dugu.
Aupa Urko, Burunpower!!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina