BURUNTZALDEA IKT Igeriketa taldeak entrenatzaile berri baten beharra dauka entrenamendu talde desberdinekin lana egiteko. Hori dela eta, proposamenak eta kurrikulumak jasotzeko epea zabaltzen du.
BIDALI BEHARREKOA
- Kurrikuluma bidali buruntzaldeaikt@gmail.com posta elektronikora.
BALORAGARRIA DENA
- Kirolaren inguruko ikasketak
- Igeriketaren inguruko ikasketak
- Ikasteko borondatea eta igeriketarekiko gustua
- Esperientzia
- Igerilari ohia izatea
- Kotxeko karneta eta ibilgailua izatea
BETEBEHARRAK
- Martxoan hasi eta aurtengo denboraldi amiaera arte igeriketa eskolakoekin, benjaminekin eta alebinekin entrenamenduak prestatu eta gauzatzea.
- Entrenamenduak arratsaldez izango dira.
- Zenbait asteburutan egokitzen diren txapelketetara joatea talde desberdinekin.
AURRERA BEGIRAKO AUKERAK
- Aurtengo denboraldia amaitu ostean, datozen denboraldietan lanpostu bat izateko aukera.
