Benjaminak ederki aritu ziren Lazkaon

Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienek euren Benjamin Jaialdiari jarraipena eman zioten bigarren jardunaldiarekin. Jardunaldi hau Lazkaon ospatu zen, Joxe Miel Barandiaran udal igerilekuan eta bertan, gure taldetik, adin tarte honetako 23 haur aritu ziren: Mikel García, Eneko Goikoetxea, Gorka Arizmendi, Nora Tejado, Julen Retegui, Lide Iturbe, Unax Polaina, Aiur Jauregi, Naroa Mitxelena, Alaia Iparragirre, Mae Muga, Luciana Castro, Noa Blanco, Izar Iparragirre, Uxue Apeztegia, Iraia Gonzalez, Fermin Bianchi, June Galan, Nahia Granado, June Lasarte, Leire Lopez, Oier Perez eta Oier Azpiazu.
Kategoria honetako haurrek, 50, 100 edo 200 metro bizkar estiloko probak izan zituzten aukeran, horietatik bat igeri egin zutelarik. Tartean bizkar hanken errelebu txiki bat izan zuten denek, adin, genero eta talde guztietako haurrak elkartuta eta saioa amaitzeko, 2015ean jaiotakoen artean, estilo libreko 4x50 errelebu mistoa izan zuten.

Gureak bi distantziatan aritu ziren:
  • 50 metrokoan aritu ziren: Mikel García, Eneko Goikoetxea, Gorka Arizmendi, Nora Tejado, Lide Iturbe, Unax Polaina, Aiur Jauregi, Naroa Mitxelena, Alaia Iparragirre, Mae Muga, Luciana Castro, Noa Blanco, Izar Iparragirre, Uxue Apeztegia, Iraia Gonzalez, Fermin Bianchi, June Galan, Nahia Granado, June Lasarte, Leire Lopez eta Oier Azpiazu.
  • 100 metrokoan aritu ziren: Julen Retegi eta Oier Perez.
Guretzat, benjamin kategorian, lehiaketan izandako emaitza baino garrantzitsuagoa da arautegiaren inguruko ezagutza barneratzea eta estiloen ikaskuntza garatzea; igeri egiteko modu egokia izanik, denak primeran aritu zirela esan behar dugu. Gehiengoak lehenengo aldiz egiten zuten proba, baina urduritasun guztiei aurre eginez, oso ondo aritu ziren denak. Oso gustura atera ginen gure txikiek egindakoarekin; guztiek jarrera bikaina erakutsi zuten jardunaldi osoan zehar, euren erronkei aurre eginez, ikasitakoa aplikatuz eta talde giro alaia mantenduz.

Hurrengo jardunaldia otsailaren 7an izango dute adin hauetako haurrek, Benjamin Jaialdiko 3. jardunaldian, berriro ere Lazkaoko Joxe Miel Barandiaran Kiroldegian.

Zorionak denoi egindako jardunaldiagatik! Aupa Buruntxikiak!!


Iruzkinak