Taldeko helduenek bukatu dute jada Neguko Liga, pasa den larunbatean Andoainen ospatu zen 4.jardunaldiarekin. Larunbat arratsaldean 9 taldekide bildu ziren denera: Ane Meyer, Nille Becerra, Nora Miguelez, Amaiur Iparragirre, Itxaso Iparragirre, June Apeztegia, Izaro Bautista, Lier Garmendia eta Aiala Erro.
Guztien parte-hartzearekin 8 marka pertsonal egitea lortu zuten. Honakoak izan ziren marka hobekuntza guztiak:
- Ane Meyer-ek 800 libre proban (11:44.94).
- Nille Becerrak bular erako 100 metroetan (1:39.00).
- Izaro Bautistak bular erako 100 metroetan (1:45.91) eta tximeleta erako 50 metroetan (47.06).
- June Apeztegia bular erako 100 metroetan (1:49.82) eta lau estiloetako 100 metroetan (1:39.54).
- Lier Garmendiak 200 libre (2:30.61) eta tximeleta erako 50 metroetako probetan (35.85).
Marka pertsonalekin batera, Gipuzkoa mailako txapelketetan lehiatzeko aukerak handitzen doazela ere ikusten ari gara; alde horretatik, 50 tximeleta eta 200 libreko proban egindako denborekin Lier Garmendiak Gipuzkoako Udako Txapelketarako gutxienekoak lortu zituen.
Igerilari guztiak oso lan txukuna egiten ari direla ikusi dugu eta horren erakusle da askok hobetu dutela haien markaren bat; eta ez bada hala izan, haien denbora onenetatik oso gertu aritu dira denak. Zorionak denoi alde horretatik eta segi lanean!
Hurrengo zita larunbat honetan bertan, urtarrilaren 17an, Hernaniko Sarian parte hartzen izango gara. Aupa BIKT!! BRNPWR!!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina