Asteburuan zehar, sailkapena lortu duten igerilariek, Alebin eta Infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa izango dute Tolosako Usabal igerilekuan. Gure klubetik alde batetik Nora Becerra izango dugu, lau estiloetako 100 eta 200 metroetako proban eta tximeleta eta krol erako 50 metroetako probetan lehiatzen; eta bestetik, Aiala Erro 200 librean arituko da.
Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak aldiz 16:30etan, bai larunbatean eta baita igandean ere.
Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia#h.9xischp06awl
Animorik haundienak bikote!! BRNPWR!!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina