Pasa zen maiatzak 23an, larunbata, taldeko infantil eta junior multzoko 6 igerilari Irungo Azken Portu igerilekuan izan ziren, bertako San Martzial Sarian parte hartzen: Lier Garmendia, Ander Martinez, Amaiur Iparragirre, Aiala Erro, June Apeztegia eta Izaro Bautista.
Oraingo honetan, egindako probetan ez zuten marka pertsonalik egitea lortu gureek, baina euren onenetatik oso gertu aritu zirela esan behar dugu. Markarik ez lortu arren, oso arratsalde polita pasa zutela esan beharra dago, eta beraien espierientzia sendotzeko balio izan du.
Gehiengoarentzat amaitu da denboraldia, baina lanean jarraituko dugu azken txanpan dauden horiekin, norberak bere helburu pertsonalak lor ditzan.
BRNPWR!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina