ALEBINEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA. IGERILARI OSOA | CTO DE GIPUZKOA ESCOLAR. NADADOR COMPLETO

Larunbat hontan, alebinen " igerilari osoa" ospatu da Ordizian. Bertan lehiatzen Beñat Alkorta, Iñaki Etxebeste, Maialen Casado eta Janire Berasarte izan dira. Lan bikaina egin dute laurek.



Txapelketa bi saiotan banatu da, bata goizean eta bestea arratsaldean. 
Goizeko saioan laurek 50 tximeleta, eta 100 bizkar frogak izan dituzte eta arratsaldean berriz 100 bular eta 100 libre. Tartean, denok batera bazkaltzen egon gara giro ederrean.

Eguna oso luzea izan da eta beraientzat bi saiotan parte hartzen zuten lehen aldia ere bai. Hala ere, laurek esfortzu bikaina egin dute eta  hobekuntza nabarmena erakutsi dute lau froga hauetan.
Aipamen berezia merezi du Iñaki Etxebestek, igerian aurten hasi bada ere, lau frogak estilo txukunarekin eta gogo haundiz egin dituelako, batez ere bular estiloan. Maialenek ere ederki erantzun du, behatza hausteagatik denbora luzez geldirik egon ondoren frogak oso txukun egin dituelako.

Orokorrean oso pozik gaude, laurak urte haseratik hona poliki poliki postuak aurreratzen doazela ikusi dugulako, beraz, zorionak lauroi eta animo lanean jarraitzeko ! 

Iruzkinak