5 MARKA PERTSONAL eta FINAL BAT ESPAINIAKO UDARAKO INFANTILEN TXAPELKETAN
Abuztuaren 2tik 6ra bitartean Itsaso Tolosa eta Iñigo Ibarburu Udako Espainiako Infantilen Txapelketan izan dira lehiatzen, Valladoliden.
Biek Txapelketa bikaina burutu dute. Luzea eta neketsua izan den txapelketa hontan, Itsasok 200 bizkarreko marka hobetzea lortu du eta Iñigok 100 eta 200 libre eta 100 tximeletako markak hobetu ditu. Azken froga hontan Iñigo finalean sartu zen eta froga hontako marka bitan hautsi zuen, bata kanporaketan eta bestea finalean. Itsasok 100 bizakar frogan ere hartu du parte eta denbora hobetzea lortu ez bazuen ere froga ona egin zuen.
ZORIONAK BIOI !!
Abuztuaren 2tik 6ra bitartean Itsaso Tolosa eta Iñigo Ibarburu Udako Espainiako Infantilen Txapelketan izan dira lehiatzen, Valladoliden.
Biek Txapelketa bikaina burutu dute. Luzea eta neketsua izan den txapelketa hontan, Itsasok 200 bizkarreko marka hobetzea lortu du eta Iñigok 100 eta 200 libre eta 100 tximeletako markak hobetu ditu. Azken froga hontan Iñigo finalean sartu zen eta froga hontako marka bitan hautsi zuen, bata kanporaketan eta bestea finalean. Itsasok 100 bizakar frogan ere hartu du parte eta denbora hobetzea lortu ez bazuen ere froga ona egin zuen.
ZORIONAK BIOI !!
ASTELEHENA
Astelehenean bidean bazkaldu ondoren hotelera iritsi ginen. Ohi dugun bezela, gelan antolatu eta igerilekura joan ginen, txapelketa hasi aurretik igerilekua ezagutu eta probatu ahal izateko. Horrelako txapelketetan normala denez, instalazio ederrak topatu genituen, 50 metroko bi igerilekurekin, bata kanpoan eta bestea estalia.
Saio lasai eta labur baten ondoren, gauzak jaso eta hotelera bueltatu ginen, afaldu eta hurrengo egunerako atseden hartzera.
ASTEARTEA
Asteartean goiz esnatu eta gosaldu genuen, Iñigok bere lehen froga zeukalako, 50 libre. Oso goiz lehiatu zen Iñigo, goizeko 9etan eta gainean giro eskasa zegoen kanpoko igerilekuan. Bere estreinaldian 27''33 egin zuen Iñigok, bere markatik zertxobait gorago. Froga hontan planteamendua izan zen beharbada akats handiena. Izan ere, lehen 25 metroak oso azkar pasatzea erabaki genuen eta bigarren zatia asko kostatu zitzaion. Azkenean 11garren izan zen eta gutxigatik ez zen bere adinekoen finalean sartu.
Arratsaldean, Valladolidetik paseo lasai bat ematen pasa genuen.
ASTEAZKENA
Asteazkenean biak lehiatu ziren: Iñigo 200 libre frogan eta Itsaso 200 bizkar frogan. Bietan lehena Iñigo izan zen, goizeko 9'15 aldera eta atzokoan egin ahal izan ez zuena egitea lortu zuen, bere marka segundu eta erdian hobetuz. Marka pertsonala hobetzeaz gain froga oso ondo burutu zuela esan beharra dago, indarrak oso ondo neurtu eta azken 50 metroak oso indartsu amaitzea lortu zuen. Azkenean 2'10''18 -ko marka eta bere adinean 13garren amaitu zuen.
Pixka bat beranduago, 11ak aldera Itsasoren txanda izan zen. Itsaso ere bikain aritu zen bere marka segundu batean hobetuz. Iñigok bezela, Itsasok ere froga oso ondo neurtu zuela esan beharra daukagu, azken partziala indartsu amaituz. Azkenean 2'34''49 egin zuen eta bere adinekoen artean 27garren izan zen eta sailkapen orokorrean 36garren amaitu zuen.
Hemen biek igeri egindako frogak ikus ditzakezue:
ITSASO TOLOSA 200 BIZKAR
IÑIGO IBARBURU 200 LIBRE
OSTEGUNA
Osteguna jai eguna izan zen bientzat. Hala ere, goizean aurreko egunetan baino lo gehiago egin ondoren, 10:00 aldera igerilekura joan ginen. Bertan entrenatu, jardunaldiko froga batzuk ikusi eta ondoren bazkaltzera bueltatu ginen hotelera.
Arratsaldean, Valladolid-eko zientzia museoan pasa genuen eta bertako erakusketak ikusteaz gain bi saio ikusi genituen, bata magiaren inguruan eta bestea planetarioan, konstelazioen eta galaxien inguruan.
OSTIRALA
Itsasok ahal izan zuen esfortzu handiena egin zuen baina ez zen bere marka hobetzeko nahikoa izan. Azkenean 1'12''69 -ko marka egin zuen eta sailkapenean 43garren amaitu zuen.
Iñigok aldiz aurreko saioko ildotik jarraitu zuen eta 100 libre fogan berriro ere bere marka hobetzea lortu zuen 58''40 markarekin bere denbora segundu batean hobetuz. Iñigo 13garren izan zen sailkapen orokorrean.
IÑIGO IBARBURU 100 LIBRE
LARUNBATA
Larunbat goizekoa azken saioa izan zen. Saio hontan Iñigok 100 tximeletan zuen azken esfortzua. Azken saiakera hontan Iñigok benetako marka egin zuen 1'04''95 -rekin bere marka 3 segundutan hobetuz eta arratsalderako finalerako sailkatuz. Kanporaketako bideoa hemen uzten dizuet:
Arratsaldeko finala 16:45 etan hasi zen. Iñigo 8garren kalean atera zen serieko azken markarekin. Goizean bezain ondo egin zuen igeri eta azkenean zortzigaren izan bazen ere, goizeko marka eta bere marka pertsonala hobetzea lortu zuen 1'04''52 eginez.
Hona hemen finaleko bideoa:
Txapelketa ona beraz, gure bi igerilariek egin dutena. Orain ondo merezitako hilabeteko oporraldia. Irailaren 5ean berriro ere igerilekuan ikusiko dugu elkar.
Udara oso ona pasa !!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina