Pasa den larunbatean, azaroaren 7an, gure taldeko alebinak Tolosako usabal kiroldegian izan ziren, Alebin Ligako 2. jardunaldian lehian. Gure taldetik Nora Becerra, Oier Azpiazu, Oier Perez, June Lasarte, Leire Lopez, Arane Erro, Uxue Apeztegia, Malen Diez eta Iraia Gonzalezek hartu zuten parte.
Arratsaldea oso ondo joan zen, astean zehar izan genituen sentsazio onak baieztatu zirelarik. Ia proba gehienetan parte hartu zuten gureek: lau estiloetako 200 metroak, bizkar erako 200 metroetan, 100 tximeletan eta proba berriak diren lau estiloetako 150 metroak, 25 bular eta 75 bizkar.
Horrez gain, aipatzekoa da Nora Becerrak, Leire Lopezek eta Oier Perezek, lau estiloetako 200 metroko proban lortutako markarekin, Udarako Gipuzkoako Txapelketan parte hartzeko gutxienekoa lortu dutela. Zorionak!
Denboradia aurrera doa; lanaren bitartez hobekuntzak ikusten ari gara eta garapen handia izan dugu, autonomia eta konfiantza garatuz eta probei aurre egiteko jarrera eta grina ere nabarmena izan zen. Epe laburrean teknika eta taktika hobetzeko asmotan jarraituko dugu eta hurrengo jardunaldiak egindako lana erakusteko baliatuko ditugu.
Alebinen taldeak hurrengo jardunaldia Andoaingo Allurralde igerilekuan izango du, azaroaren 28an ospatuko den Alebin Ligako 3. jardunaldian. Orduan izango dituzten erronkei aurre egiteko lanean jarraituko dugu.
Animo gazteak!

