KZL 1. JARDUNALDIA | 1ª JORNADA LED

Pasa den larunbatean, azaroaren 26an, taldeko haurrek ligako lehenengo jardunaldia ospatu zuten.
Igerilekuak itxura bikaina izan zuen, haur askorekin eta ikuslez beteta. 
Orokorrean balorazio oso positiboa atera genuen txapelketatik, arlo teknikoan oso ondo ibili ziren eta ia gehienek beren markak hobetu zituzten, horien artean marka bikain pare bat izan genituelarik, Nahia Jiek 200 bizkar frogan (3'11''47) eta Ainara Garciak 100 bular frogan (1'32''94) lortutakoak. 
Guztira taldeko 34 haur izan ziren lehian.

2003an jaioak

2003ko neskak
Denak bikain ibili ziren
2003an jaioek beren lehenengo txapelketa ofiziala zuten hau. Normala den bezela lehen aldiaren nerbioek jota zeuden baina ederki pasa zuten eta igerian bikain egin zuten.

Adin hontakoek 50 bizkar froga izan zuten. Partehartzaileak Leire eta Ainhoa Martin, Aiora Casado, Anne Izagirre, Nora Qian Villamediana, Maider Lizaso, Nagore Alonso, Jon Millan eta Xabier Hernandez izan ziren. Bederatziek igeri bikain egin zuten eta honetaz gain arautegiaren nondik norakoak ederki barneratzen ari direla erakutsi zuten, adin hontan berebiziko garrantzia duena.

Leire izan zen nesketan azkarrena, gure sedeko lehengo postua lortuz (54''19) eta klubeko adineko errekor berri bat ezarriz. Mutiletan azkarrena Xabier izan zen (54''55) eta honek ere sedeko lehengo postua eskuratu zuen.

2002an jaioak

Hauek ere, bikain ibili ziren. Nerea Garciak, Nerea Calvok, Lander Azkaratek, Xabier Etxeberriak, Alex Urbanok, Iker Chavesek, Unai Lizartzak eta Unai Zalduak 50 bizkar froga egin zuten. Irati Arzallusek eta Lander Sorozabalek aldiz estilo berean 100 metro egin zituzten.

Nesketan eta 50 metrotan azkarrena Nerea Garcia izan zen, bi ehuneko gatik bigarren sailkatu zena (55''34). Nereak ere taldeko adineko errekor berri bat ezarri zuen. Distantzia berean baina mutiletan, azkarrena Lander Azkarate izan zen 58''84rekin laugarren sailkatuz. Lander Sorozabal hirugarren izan zen 100 metrotan (1'56''79) eta Irati laugarren 2'04''09rekin.

Benjaminen erreleboa

Froga indibidualaz gain, txikienek errelebo batekin gozatzeko aukera izan zuten, 6x25 libre errelebo mixtoa. Guk 3 talde atera genituen eta haurrek ederki gozatu zuten froga honekin. Froga hontan gure taldeak bigarren, hirugarren eta zazpigarren izan ziren, baina hortaz haratago hartu zuten gozatua da azpimarratzekoa.

2001eko neska-mutilak eta 2000ko mutilak

Adin tarte honek bi froga indibidual burutu zituen: 50 bular eta 200 bizkar. Aurrekoak bezela denak bikain aritu ziren, adin tarte hontan deskalifikazio batzuk jasan bagenituen ere. Nesketan, Nahia Jie Villamediana, Leire Carcedo, Amaia Izagirre, Nora Irazusta eta Eneritz Buiza lehiatu ziren. Mutiletan aldiz Jon Soto, Ibon Etxarri, Beñat Alkorta eta Argoitz Tardio.

50 bular nesketan, Nahia Jie izan zen azkarrena sedeko lehenengo postua lortuz. Leire bigarren izan zen, Amaia laugarren eta Nora bosgarren. 2000 mutiletan Beñat laugarren izan zen eta 2001ekoetan azkarrena Jon Soto izan zen laugarren postuan. Ibonek bosgarren amaitu zuen.

200 bizkar frogan Nahia Jie berriro ere lehengo izan zen sekulako markarekin: 3'11''47, bigarrenari 26 segundu atereaz. Nora hirugarren izan zen, Leire laugarren, Amaia bosgarren eta Eneritz hamalaugarren. Mutiletan, Beñat laugarren izan zen eta 2001ekoen artean Ibon laugarren eta Ibon bosgarren.

2000ko neskak eta 1999ko mutilak

Ainara Garcia eta Maialen Casado 200 bizkar frogan
Adin tarte honek 100 bular eta 200 bizkar froga izan zituen. Nesketan Ainara Garcia, Janire Berasarte, Maialen Casado eta Ane Solano izan genituen. Mutiletan, Unai Irigoras eta Iñaki Etxebeste.

Nesketan eta 100 bular frogan Ainara Garcia jaun eta jabe izan zen sekulako marka eginez: 1'32''94 !! Marka hau Espainiako Eskolarteko Txapelketarako gutxienekotik 4 segundura dago bakarrik eta urte osoa dugu oraindik aurretik...

Beste hiru neskak ere bikain aritu ziren froga hontan beren markak nabarmen hobetuz. Janire bigarren izan zen eta Maialen hirugarren, hauek ere oso marka onekin. 200 bizkar frogan ere Ainara Garcia izan zen nesketan azkarrena eta 3'19''98rekin bigarren izan zen. Maialen laugarren izan zen eta Janire bosgarren. Nesketan, igeri egiteko modua nabarmentzekoa izan zen, jada erritmoa eta arlo teknikoak oso ondo menderatzen dituztela ikusi baikenuen.

Bi mutilek partehartze xumeagoa izan zuten emaitzei begira, baina Unai aurten hasi berria dela kontuan izanda eta Iñaki aurreko urtean, oso pozik gaude izan duten garapenarekin. 100 bular frogan Iñaki bederatzigarren izan zen eta Unai hamargarren. 200 bizkar proban postu berberak eskuratu zituzten. Hala ere esan bezala, beraien garapenak beste taldekideek lortutako emaitza bikainak bezainbeste pozten gaituzte.

4x50 libre erreleboa

Azken bi adin tarteek nahastuta 4x50 libre erreleboak izan zituzten. Mutiletan talde bakarra atera genuen eta bosgarren izan zen amaiera arte gogotsu igeri eginaz. Talde hau Iñaki Etxebestek, Beñat Alkortak, Jon Sotok eta Ibon Etxarrik osatu zuten.

Neskek, froga hontan ere erakustaldia eman zuten sekulako erreleboa eginez. Nesketan 2 talde atera genituen. Azkarrena Maialenek, Nahia Jiek, Janirek eta Ainarak osatutako izan zen. Lau hauek lehengo postuan sailkatu ziren bigarrenari ia 20 segundu ateraz. Nesken bigarren taldeak laugarren postu bikain bat lortu zuen.

Orokorrean, arratsalde polita, gure igerilari gateenekin gozatu egin genuen eta beraiek ederki pasa zuten gainera. Gehiago ezin eskatu, gauza bakoitza bere momentuan...

AUPA EKIPO!! AU!! AU!! AUUUUUU!!!

Iruzkinak