ZILAR BAT, BRONTZE BAT, 7 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 3 ERREKOR BERRI Kutxa Sariko Finaletan
- Nahia Jie Villamediana brontzea izan zen 50 bizkar frogan (37''22)
- Ainara Garcia zilarra izan zen 50 bular frogan (41''32)
Pasa den igandean taldeko alebin eta infantilak Irunen izan ziren Kutxa Sariko Finaletan parte hartzen. Taldeko 12 igerilari izan ziren froga indibidual eta erreleboetan lehiatzen eta denek lan txukuna egin zuten giro onean pasatako goiz batean.
A FINALAK
A finaletan 3 igerilari izan genituen: Nahia Jie Villamediana, Ainara Garcia eta Mikel Soto. Hiru igerilariez gain alebinen 4x50 libre errelebo mistoa ere izan genuen final hontan.
Lehiatzen lehena Nahia Jie izan zen, 50 bizkar frogan. Lasterketa on baten ondoren, Nahia Jiek hirugarren postua lortu zuen 37''22 eginez . Emaitza ona Nahiak lortutakoa, batez ere bere aurretik geratu ziren biak bera baino urte bat zaharragoak direla kontuan izanda.
Nahiak brontzea lortu zuen beraz, eta egindako markarekin taldeko errekor berri bat ezarri zuen. Zorionak Nahia !
Ainara Garcia 50 bular frogako finalean aritu zen. Ainarak ere bere marka hobetzea lortu zuen 41''32 eginez eta berak ere taldeko errekor berri bat ezarri zuen froga hontan. Ainara bigarren izan zen eta beraz, zillarrezko domina irabazi zuen. Zorionak Ainara!
Hirugarren finalista Mikel Soto izan zen, Ainara bezela 50 bular frogan. Mikelek ezin izan zuen bere marka hobetu baina igerian txukun egin zuen. Azkenean Mikel 40''80 denborarekin 8garren sailkatu zen.
B FINALAK
B finaletan 6 igerilari izan genituen: Jone Vazquez, Leire Carcedo, Naiara Lizaso, Maialen Casado, Janire Berasarte eta Iñaki Etxebeste. Honetaz gain, final hontan infantilen 4x50 libre errelebo mistoa ere izan genuen.
B finala izateagatik hauek ez zuten domina irabazteko aukerarik baina bai beren markak hobetzekoa eta taldearentzat puntuak irabaztekoa.
Jone Vazquez 50 tximeletan aritu zen eta kanporaketetan baino txukunago egin zuen igeri 38''27rekin bere marka hobetzea lortu zuelarik. Jone bere seriean 3garren izan zen eta sailkapen orokorrean 11garren postua lortu zuen.
50 bular frogako B finalean Leire Carcedo aritu zen. Leire benetan txukun aritu zen eta bere seriean 2garren izan zen 46''06 markarekin bere marka bi segundutan hobetuz. Sailkapen orokorrean 10garren izan zen.
Maialen, Naiara, Iñaki eta Janire 50 libre frogan aritu ziren.
Lehenengo biek ezin izan zituzten euren markak hobetu baina sailkapenean emaitza politak lortu zituzten. Maialen hirugarren izan zen bere serien eta orotara 11garren postua lortu zuen. Berarekin batera Janirek egin zuen igeri eta Maialenen ondoren sailkatu zen, laugarrena seriean eta 12garren sailkapen orokorrean. Janirek gainera bere marka hobetzea lortu zuen 35''48 eginez.
Infantiletan, Naiara bere seriean lehena izan zen eta beraz 9garren postua eskuratu zuen. Iñakik irteera kameran bere izena entzun ez izanagatik ez zuen igeri egin.
ERRELEBOAK
A finalean alebinen 4x50 libre errelebo mistoa izan genuen. Nahia Jie Villamendianak, Jon Sotok, Beñat Alkortak eta Janire Berasartek osatutako taldeak 7garren postua lortu zuen. Erreleboko lehen postan gainera, Nahia Jiek marka pertsonala eta taldeko errekor berri bat lortu zituen 33''85 eginez.
B finalean errelebo berdina izan genuen baina infantil mailakoa. Talde hau Mikel Sotok, Unai Irigorasek, Jone Vazquez-ek eta Naiara Lizasok osatu zuten. Bere serien hirugarren postua lortu zuten eta sailkapen orokorrean 11garren izan ziren.
Goiz polita, giro onarekin eta gure haurrak igerian txukun eginez, gehiago ezin eskatu. Zorionak guztioi!!
Ainara, queremos verte pronto. Alaia
ErantzunEzabatu