BILBOKO 73. ITSAS ZEHARKALDIA | 73º TRAVESIA DE BILBAO

GIRO BIKAINA, ESPERIENTZIA BERRIAK eta EMAITZA ONAK BILBOKO 73garren ITSAS ZEHARKALDIAN
  • Imanol Guerrak bere lehen itsas zeharkaldia burutu zuen
  • Jose Luis Sevillano txapeldun izan zen mugikortasun mugatudunen sailkapenean
  • Juanvi Martin 5garren izan zen beteranoen kategorian
Pasa den larunbatean, taldeko Imanol Guerra, Juanvi Martin eta Jose Luis Sevillano masterrak Bilbon izan ziren 73garren itsa zeharkaldian parte hartzen. Hirurak oso gustura aritu ziren 2500 metro pasatxo izan zituen froga hontan.


Imanol Guerrak bere lehenengo igeriketa zeharkaldia zuen hau eta helburua ondo amaitzea izanik oso gustura atera zen egindako lanarekin. Imanolek 43 minutu eta 58 segundu behar izan zituen distantzia osatzeko eta 37garren sartu zen helmugan. Aupa hi!!

Juanvi Martin beti bezain txukun aritu zen. Distantzia hauetan jada neurria hartuta beste erritmo batean atera zen Juanvi eta azkenean 5garren postuan sartu zen 37 minutu eta 36 segunduko denbora eginaz.

Azkenik, Jose Luisek izan zuen sari handiena. Berarentzat ere helburua igeri egitea izanik, mugikortasun mugatudunen kategorian txapeldun izan zen aurreko urteko marka hobetuz eta sekulako poza hartu zuen garaikurra jasotzean. Jose Luisek 41 minutu eta 56 segundu behar izan zituen 2500 metroak gainditzeko eta sailkapen orokorrean 11garren izatea lortu zuen.

Igeriketarekin eta konpainiarekin gozatuz oso gustura aritu ziren gure hiru igerilariak!! Zorionak hiruroi!!!

Iruzkinak