ZARAUZKO III MASTER SARIA | III TROFEO MASTER ZARAUTZ

MASTERRAK 2garren ZARAUTZEKO SARIAN

Pasa den larunbatean, taldeko masterrak Zarautzeko Aritzbatalde igerilekuan izan ziren Zarautzeko III Master Txapelketan parte hartzen.

Giro bikaina izan genuen txapelketa hontan eta gure igerilari helduak bikain aritu ziren. 
Guztira taldeko 12 igerilari aritu ziren lehian, 5 neska eta 7 mutil, bakoitza bere frogetan ahalik eta lan onena egiten.

Sari hontan, masterrek lehiketako igeriketan parte hartzea eta denboraldiari motibazioa gehitzea ziren helburu nagusiak. Gure masterrek igeriketarekin egun eder bat pasa ahal izan zuten, tartean bazkari eta afari eta guzti.



Igeriketari eta emaitzei dagokionez, gure igerilariak bikain aritu zirela esan behar dugu, gehienetan aurreko postuetan amaituz.

Goiz eta arratsaldez jokatu zen txapelketa hontan, master taldeko neska-mutilek seigarren postu bat, bosgarren bat, 4 laugarren postu, 5 hirugarren postu, 11 bigarren postu eta 15 lehenengo postu lortu zituzten kategoria eta froga desberdinetan. 

Postu horiek emandako puntuen arabera, gure taldea txapeldun orde izan zen sailkapen orokorrean.

Erreleboetan ere bikain aritu ziren gure igerilariak. Masterrek 4x50 libre emakume eta gizonezkoetan, 4x50 estiloak mixtoa eta 12x50 libre errelebo mixtoa izan zituzten, guztietan bikain eta gogotsu lehiatuz.

Emaitzetatik aparte, benetan atsegina da jende heldua igeriketarekin eta lehiarekin ondo pasatzen ikustea.

Iruzkinak

  1. Eso nos pasa por ir con el culo en POMPA!!!!!!
    Aupa ekipo!!!!!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina