2 URRE, 7 ZILAR eta 2 BRONTZE, 17 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 17 ERREKOR BERRI eta ESPAINIAKO GUTXIENEKO BERRI BAT Euskal Herriko Udarako Txapelketetan
- Naiara Lizaso Txapeldun izan zen 50 libren eta txapeldunorde 100 libre eta 200 libren. Gainera 50 libre frogan Espainiako Txapelketarako gutxieneko berri bat lortu zuen.
- Haitz Mitxelena Txapeldun 200 tximeletan eta txapeldunorde 100 tximeletan.
- Itsaso Tolosa txapeldunorde 50 bizkar eta 200 bizkar frogetan eta hirugarren 100 bizkar frogan
- Iñigo Ibarburu txapledunorde 100 tximeletan maila absolutuan.
- Ainara Garcia txapeldunorde 50 bular frogan eta Mikel Soto brontzea froga berean.
Pasa den asteburuan, uztailaren 6an eta 7an taldeko infantil, junior, promesa eta absolutuak Euskal Herriko Udarako Txapelketetan izan ziren parte hartzen.
Junior, promesa, absolutuak eta Iñigo Ibarburu infantila Gasteizen izan ziren igerileku luzean eta gainerako infantilak berriz, Tolosako igerileku motzean.
Gasteizen izan ziren igerilariak larunbateko saioen ondoren |
Orokorrean emaitza bikainak lortu zituzten gure igerilariek.
LARUNBATA GOIZA
Iñigo Ibarburu txapeldunorde 100 tximeletan |
Gasteizen, Iñigo Ibarburuk absolutu mailan txapeldunordetza lortu zuen 100 tximeletan. Bere markatik oso gertu ibilita, froga hontan beste edozeinetan baina aukera handiagoak dituela erakutsi zuen, bere aurretik Markel Alberdi mundialista baino ez baitzuen izan. Froga hau Iñigorentzat Espainiako Txapelketan aukera gehien emango diona izango dela garbi utzi zuen.
Froga berean Haitz Mitxelenak marka pertsonala lortu zuen 1'00''24 eginez. Absolutu mailan laugarren izan zen eta bere kategorian, promesa mailan, txapeldunorde eta zilarra.
50 bizkar frogan Itsaso Tolosa txapeldunorde izan zen junior mailan 32''44rekin bere marka pertsonalera asko gerturatuz eta Mikel Esnal laugarren sailkatu zen 50 libre frogan. Dominarik lortu ez bazuen ere, Esnalek aurreko asteburuan hobetutako marka berriro ere hautsi zuen, 24''66 eginez eta taldeko errekor absolutu berri bat ezarriz.
Tolosan, Ainara Garciak 7garren postuan izan zen 200 bular frogan. Ainarak 3'05''19rekin marka pertsonala lortu zuen eta 13 urteko taldeko errekor berri bat ezarri zuen.
Naiara Lizasok 100 libren txapeldunordetza eta zilarra lortu zituen 1'02''88 eginez. Froga berean eta 1'11''29rekin, Janire Berasartek marka pertsonal berria lortu zuen.
LARUNBATA ARRATSALDEA
Itsaso Tolosak 3 zilar eta brontze bat eskuratu zituen |
Gasteizeko txapelketan Itsaso Tolosak bi zilar lortu zituen 200 bizkar frogan, bata junior mailan eta bestea maila absolutuan, frogako bigarren marka onena eginez.
Mikel Esnal berriro ere laugarren izan 100 libre frogan. Forma oso onean bazegoen ere 50eko pasean lasaiegi iagro zen eta azkenean bere marka pertsonala berdintzea lortu zuen. Beste aukera bat izan balu bere mark aziur txikituko zuen. Froga berean aritu zen Iñigo Ibarburu. Iñigok absolutu mailan lehitzen zuenez ez zuen dominarik lortu baina bere marka onenetan ibili zen 55''04 eginez.
200 tximeletan, Haitz Mitxelenak sekulako froga egin zuen. Taktikoki oso ondo maneiatuz bere marka pertsonala eta taldeko errekor absolutua 3 segundutan txikitzea lortu zuen 2'13''67 eginez. Froga hontan Haitz Txapeldun izan zen Promesa mailan eta Txapeldunorde maila absolutuan.
Tolosan, Mikel Sotok bere 200 bularreko marka 4 segundutan hobetu zuen sekulako froga eginez eta laugarren postuan sailkatuz. Marka honekin gainera, Sotok taldeko bi errekor ezarri zituen, bata 15 urtekoa eta baita absolutua ere.
Naiara Lizaso txapeldun izan zen 50 libre frogan. Inoiz baino luzeago eta txukunago igeri eginez Naiarak 29''09ko marka pertsonala lortu zuen. Marka honekin Naiarak Espainiako gutxienekoa lortu zuen froga hontan eta 14 urteko eta maila absolutuko taldeko errekor berriak ezarri zituen.
IGANDEA GOIZA
Naiara Lizasok Espainiako gutxieneko berri bat 50 libren eta urre bat eta bi zilar eskuratu zituen |
Gasteizen, Itsaso Tolosak brontzea eskuratu zuen 200 bizkar frogan eta junior mailan.
Iñigo Ibarburu 400 libre frogan aritu zen eta froga bikaina burutu zuen. Iñigok 4'21''81 egin zuen aurreko asteburuan segundu bategatik lortu zuen Espainiako gutxienekoa oraingoan 3 segundutan hautsiz. Iñigok adineko eta absolutu mailako taldeko errekor berriak ezarri zituen froga hontan, absolutuen sailkapenenan 6garren postua lortuz.
Goizeko azken frogan, 50 tximeletan, Haitzek bere marka berriro ere hautsi zuen 27''73 eginez eta promesa mailan 4garren sailkatuz.
Tolosan, lehendabiziko frogan, 200 libren, Naiara Lizaso txapeldunorde izan zen 2'16''31 marka pertsonala eginez. Naiara froga hontan Espainiako gutxienekotik 21 ehunekotara geratu zen. Marka hau adineko eta absolutu mailako taldeko errekor berriak dira. Froga berean Janire Berasartek 2'36''92 egin zuen.
Mikel Soto 100 bular frogan aritu zen eta hontan ere marka pertsonala egin zuen 1'18''04 eginez eta adineko taldeko errekor berri bat ezarriz. Mikel 5garren sailkatu zen.
Estilo berean baina 50 metrotan, Ainara Garciak 37''79ko marka ederra egin zuen txapeldunorde izatea lortuz eta taldeko errekor berriak ezarriz.
IGANDEA ARRATSALDEA
Gasteizen, Iñigo Ibarburuk 200 libre bikaina burutu zuen bere marka pertsonala bi segundutan hobetuz eta errekor berriak ezarriz. Iñigok 2'00''27 egitea lortu zuen eta sailkapen nagusian 5garren izan zen.
Tolosako azken jardunaldian Janire Berasartek 5'21''71 egin zuen 400 libre frogan, froga oso txukuna burutuz eta 11garren sailkatuz.
50 bular frogan, Mikel Sotok 35''70 marka bikaina egin zuen eta honenbestez brontzea irabazi zuen 15 urteko taldeko errekor berri bat ezarriz.
Ainara Garcia 6garren izan zen 100 bular bere marka pertsonala 1'23''59an utziz eta 13 urteko taldeko errekor berri bat utziz.
Emaitza politak lortuz amaitu dute igerilari gehienek denboraldia. Orain ondo merezitako oporraldia izango dute gehienek eta beste batzuek Espainiako Txapleketetan lehitu beharko dute. Horietan lehena Nahia Jie Villamediana izango da. Nahia Jie ostiral eta larunbat honetan izango da Espainiako Alebinen I Txapelketan, Manresan. Hemendik zorterik onena opa diogu!! Animo Nahia!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina