Aurreko larunbatean, maiatzaren 30ean, Lasarte-Oria Saria ospatu zen; bertan, ohikoa den moduan taldeko igerilari guztiak elkarrekin aritu ziren, Igartza I.K.E eta Konportako igerilariekin batera.
Gure Sariaren bereizgarri den ezaugarri nagusia mantendu genuen, "Pertsonen Saria" izenpean berdintasunaren aldeko apustua egiten jarraitzeko asmoz. Berriro ere proba bakoitzeko serieak mixtoak izan ziren inolako bereizketarik egin gabe, gurekin izan genituen "Master" kategoriako igeirilariak eta igeriketa egokituko igerilariak ere.
13 PROBATAN ZEHAR IGERILARI MORDOA IZAN GENUEN
Aurten ere igerilari guztiak elkarrekin izan ditugu arratsaldeko jardunaldian; Benjamin kategoriako haurrek proba batean parte hartu zuten eta gainontzekoek berriz, gehienez bi proba izan zituzten aukeran. Benjamin A kategoriakoek, 50 metroko proba batean hartu zuten parte eta Benjamin B kategoriakoek berriz, 100 metroko proba batean. Gainontzekoek proba egitaraueko edozein probatan parte hartu zezaketen. Gure taldetik 46 igerilari izan genituen eta gehiengo handi baten azken lehiaketa izanik, haien onena ematen ikusi genituen.
AUSTRALIARRA
Proba guztien ondoren, azken urteetako ohiturari jarraituz "Australiar" proba egin genuen, jaiotze urte bakoitzeko txanda bat eginez. Igerilari guztiek gogoz hartzen duten ekintza da eta denak gustura geratu izana espero dugu; txanda amaitzen zutenean txokolatezko irabiakia, motxila eta domina entregatzen zitzaien, arratsaldeari amaiera borobila emateko.
SARI BANAKETA
Jarraian, sari banaketa izan zen; 2017-2013 urte bitarte jaiotakoek, urte bakoitzeko lehen hiru sailkatuek urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina jaso zuten eta beste guztiei ere oroigarri gisa domina bana banatu zitzaien. Aurten txapel berriak egin ditugu Sari honetarako Buruntzaldea IKT-ko igerilari guztiak txapel horrekin lehiatu zuten. Horrez gain "Kaiku"-ri esker txokolatezko irabiakiak eta Lasarte-Oriako Udalak lagunduta “Tratu On Bat” motxila jaso zuen bakoitzak. Guztiak ondo merezitako dominarekin eta oroigarri zein opariekin pozik atera zirela espero dugu.
Infantil kategorian berriz, jaiotze urte bakoitzeko lehen hiru sailkatuez gain, 4. postutik 8. postura sailkatutakoek brontzezko oroigarri domina bana jaso zuten eta hauek ere, bakoitza Lasarte-Oriako Udalak emandako "Tratu On Bat" motxilarekin etxeratu zen. Azkenik, Junior eta Master Kategoriatan, jaiotze urteak kontuan hartu gabe jardun zen; hau da, juniorretan 2010, 2009 eta 2008an jaiotako guztien artean sailkapen bateratu bat egin zen eta Master kategorian berriz, multzo osoarekin egin zen sailkapena.
Azkenik, XXXV. Lasarte-Oria Sariko sailkapen orokorrari begira, FINA eta MULTIDISABILITY puntuen araberako sailkapenaren baitan, lehen bost sailkatuek haien saria jaso zuten. Hala, Konportako Haizea Vazquez XXXV. Lasarte-Oria Sariko garaile izan zen, bigarren postua konportako Naia Guimarey-ek eskuratu zuen, brontzezko domina Buruntzaldeako Ane Meyer igerilariak kolkoratu zuen, laugarren postua konportako Ainhoa Elzarduirentzat eta bosgarrena taldeko Amaiur Iparragirrerentzat. Bakoitzak merezitako sariak etxeratu zituen eta pozik amaitu zuten eguna denek, lortutako pastela jateko gogoz! Zorionak denoi!
GURE IGERILARIAK BIKAIN
Gure igerilari guztien emaitzak ikusita, oso pozik gaude lortutako lorpenekin. Baina lorpenik handiena beraien artean izandako giroa izan zen. Bukaeran, denak uretara bota ziren, arropa eta guzti. Oso polita izan zen, beraien arteko harreman polita ikustea.
ESKERRAK
Bukatzeko, XXXV. Lasarte-Oria Saria aurrera eramateko jaso dugun laguntzagatik eskerrak eman nahi genituzke. Lasarte-Oriako Udalaren eskutik, “Tratu On Bat” patrozinioa jaso dugu eta ezinbestekoa izan da sari hau antolatzeak eragindako gastu ezberdinei aurre egiteko. Eskerrik asko!
Honez gain, txapelketa aurrera eramateko izan ziren bolondres guztiei ere gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, haiek gabe ezinezkoa izango litzake-eta! Sergio López, Amalur Yubero, Haritz Iparragirre, Maite Merkader, Dani Garmendia, Unai Iparragirre, Iosu Lasarte, Itsaso Tolosa, Borja Apeztegia, Sebastian Bianchi, Harkaitz Erro, Cesar Diez eta Aitziber Martiarena, mila esker denoi!
Eta nola ez, bertaratu ziren taldeei; espero dugu zuek guk bezainbeste gozatu izana. Beste bat arte!
HURRENGO ZITAK
Federatu eta Alebin batzuentzat oaindik denboraldia geratzen da. Ekainaren 13/14 asteburuan Gipuzkoako Infantil eta Adinen arteko Txapelketa ospatuko da Tolosan; bertan, gure Alebin eta Infantilek gogo biziz ekingo diote asteburuari.
Denboraldi amaieran gaude, askorentzat momentu politenean; urte guztian ondo egindako lanei esker, orain emaitza ederrak ikusten ari gara eta geratzen zaigun hilabetean dena emango dugu emaitza ahalik eta onenak izateko.
Aupa Ekipo! Burunpower!!
IKUSI ARGAZKIAK HEMEN



Iruzkinak
Argitaratu iruzkina