Gure taldetxoa gustura, Zumaian ospatutako "Igerilari osoa" lehiaketan

Aurreko igandean, maitzak 17, Oier Perez, Iraia Gonzalez eta Leire Lopez taldekideek Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan hartu zuen parte, Zumaian, "Igerilari Osoa" ere deitua den lehiaketan. Talde ugari elkartu ziren bertan; besteak beste Ordizia, Fortuna, Bergara, Tolosaldea IKT, Zarautz Balea, Bidasoa XXI, Taosa, Eibar Igerixan etab.

Igandean, goiz eta arratsaldez jardun zuten gureek, guztira 4 probatan parte hartuz; estilo bakoitzean bana. Goizean 50 tximeleta eta bizkar estiloko 100 metrokoa egin zituzten eta arratsaldean berriz, bular estiloko 100 metrokoa eta estilo libreko 100a. Oierrek eta Leirek proba guztietan bere markarik onenak lortu dituzte eta Iraiak 100 librean ere.

Oierrek zilarrezko domina lortu du 100 bular proban, oso zaila izan arren, parte hartzen duten igerilari guztiak kontutan hartuta, proba bikaina egin zuen eta estiloan hobetzen jarraitzen duela erakutsi du. Aipatzekoa da, baita ere, Leirek 100 bizkar proban 6garren postuan amaitu zuela, donbora bikaina lortuz. Orokorrean, maila handia erakutsi zuten bertara joan ziren guztiek.

Paper bikaina burutu dute. Orain arte bezela lanean jarrai dezatela, emaitzak pixkana pixkana hobetzeko eta beren helburuak betetzen joateko. Bukatzeko, emaitzen hobekuntza, entrenamenduetan egiten den lan onari esker dela esan beharra dago. Hurrengo hitzordua eta denboraldiko azkena, gure taldeak antolatutako saria izango da, XXXV. Lasarte-Oria Saria, maiatzaren 30ean.

Aupa Buruntzaldea!



Iruzkinak