MASTERRAK TXUKUN ONADARROAKO ITSAS ZEHARKALDIAN
Pasatako larunbatean taldeko zenbait igerilari master Ondarruko itsas zeharkaldian izan ziren itsasoan gozatu eta Getaria -Zarautz zeharkaldia prestatu asmoz. Ondarrun lehiatu ziren taldekideak Juanvi Martin, Jose Luis Sevillano, Mauri Rodriguez, Yoli Pastor eta Alazne Egiazabal izan ziren eta emaitza txukunak lortu zituzten bost igerilariek.
Orokorrean, bertaratutako igerilari guztiek 1600 metroko distantziari egin zioten aurre.
Alde batetik, beteranoen gizonezkoetan, Juanvi Martin hirugarren sailkatu zen, distantzia 24 min 54 segundu eta 57 ehunekorekin gaindituz. Kategoria berean Mauri Rodriguez 14garren izan zen 28 minutu 37 segundurekin eta Jose Luis Sevillano 18garren 29 minutu 10 segundu eta 31 ehunekorekin.
Master kategorian, Yoli Pastor laugarren izan zen 29 minutu 43b segundu eta 43 ehunekorekin eta Alazne Egiazabal 9garren izan zen seniorretan 25 minutu 32 segundu eta 67 ehunekorekin.
Honetaz gain, Jose Luis sevillano mugikortasun mugadun-eko taldean txapeldun izatea lortu zuen.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina