ERRENDIMENDU ETA PARTEHARTZEKO LIGAKO 1. JARDUNALDIA | 1ª JORNADA DE LIGA DE PARTICIPACION Y RENDIMIENTO

29 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 9 ERREKOR BERRI eta GIPUZKOAKO GUTXIENEKO BERRI BAT TOLOSAN OSPATUTAKO LIGAKO 1. JARDUNALDIAN

  • Jon Ibargoyenek, Itsaso Tolosak, Jone Vazquez-ek, Nahia Jie Villamedianak eta Ainara Garciak taldeko errekor berriak ezarri zituzten
  • Janire Berasartek Errendimenduko ligarako behar zuen bigarren gutxienekoa lortu zuen 100 libren (1'08''64)


Pasa den azaroaren 9an taldeko infantil, junior eta absolutuak Tolosako igerilekuan izan ziren Errendimendu eta Partehartze ibilbideetako ligako 1. jardunaldian parte hartzen. Guztira taldeko 18 igerilari izan ziren bi ibilbideetan lehian eta denboraldiko momentua kontuan izanda guztiak oso txukun aritu ziren.

Taldekide guztien artean taldeko 9 errekor berri eta 29 marka pertsonal berri ezartzea lortu zuten.


Taldeko errekor berriak honakoak izan ziren: 
Jon Ibargoyenek 100 estiloetako 13 urteko errekorra 1'19''82 eginez. Horretaz gain 50 tximeletako marka pertsonala egitea ere lortu zuen (35''50). 

Itsaso Tolosak 16 urteko 800 libre eta 1500 libreko errekor berriak ezarri zituen froga bakarrean, Lehenik 800eko pasean 10'48''10ean eginez eta 1500a 20'22''85ean amaituz. Froga berean Jone Vazquez-ek 15 urteko 1500 libreko errekor berria ezarri zuen 20'24''19 markarekin.
Nahia Jie Villamedianak 50 bizkar, 200 bizkar eta 200 estiloak frogetan 12 urteko errekor berriak ezarri zituen. Lehenengoan 35,08an utzi zuen errekor berria, bigarrenean 2'39'61ean eta 200 estiloetakoa 2'49''15ean ezarri zuen.

Azkenik, Ainara Garciak 50 bular frogan 37''25 egin zuen eta 200 estiloak frogan 2'54''53, bietan 13 urteko errekor berriak ezarriz. Marka hauez gain, Ainarak 50 bizkar eta 50 tximeletan marka pertsonal berriak lortu zituen, buruz buru 39''27 eta 39''26 eginez.

Marka pertsonal eta errekor berri hauez gain, igerilari ugari izan ziren marka pertsonalak egitea lortu zutenak: Mikel Soto-k 50 bular-eko marka berria lortu zuen 36''67 eginez, Enara Arrutik 100 estiloetako marka lortu zuen (1'28''31), Unai Irigoras-ek 50 libren, 100 libren eta 100 estiloetan lortu zituen marka berriak (33''73, 1'11''20 eta 1'24''12), Amaia Izagirrek ere 100 estiloetan (1'35''15), Nora Irazustak 50 eta 100 libren, eta 100 eta 200 bizkar frogetan (36''95 eta 1'19''09 librekoak, eta 1'31''03 eta 3'02''90 bizkar estiloan), Beñat Alkortak 50 tximeletan (37''09) eta 100 estiloetan (1'26''83) eta Jone Oiartzun-ek 50 libren (42''51), 100 libren (1'34''38) eta 100 estiloetan (1'47''03).

Azkenik, aipatzekoak dira baita ere Janire Berasarte-ren markak. Janirek igeri egindako bi frogetan lortu zituen marka pertsonalak. 100 libren 1'08''64 egin zuen eta 100 estiloak frogan 1'23''70. 100 libreko markarekin eta lehendik zuen 400 libreko markarekin, Janirek errendimenduko ligan parte hartzeko falta zitzaion bigarren gutxienekoa lortu zuen.

Markak hobetzea kostatu zitzaienak nagusienak eta esperientzia gehien dutenak izan ziren ( Mikel Esnal, Iñigo Ibarburu, Naiara Lizaso eta Haitz Mitxelena). Hauek denboraldiaren martxaren arabera marka logikoetan aritu ziren, oso jarraian izan zituzten frogetan txukun lehiatuz eta txapelketa saio gogor bat burutuz. Denborarekin markak hobetzen ikusiko ditugula ziur gaude. 

Infantil, junior eta absolutuen taldeak larunbat honetan izango du ligako 2. jardunaldia, Ordizian. Lehiaketa erritmoa hartzen jarraitzeko aukera berri bat izango da, ANIMO EKIPO!!

Iruzkinak