IGERILARI TXIKIAK PRIMERAN LIGAKO LEHEN JARDUNALDIAN
- Guztiak benetan txukun aritu ziren euren frogetan
- Leire Martinek, Lander Sorozabal-ek, Jon Soto-k eta Unai G. Somovilla-k taldeko errekor berriak ezarri zituzten.
Pasa den larunbatean, Buruntzaldea IKT-ko gaztetxoek txapelketei hasera eman zieten ligako lehenengo jardunaldiarekin.
Txapelketa hontan, Lasarten eta Andoainen entrenatzen duten haurrek elkarrekin egoteko eta elkarrekin lehiatzeko zuten denboraldiko lehen aukera izan zen eta alde horretatik txapelketa berezia izan zen.
Txapelketa Tolosan izan zen eta guztira Buruntzaldea IKT-ko 50 bat igerilari izan ziren lehian. Guztiak oso txukun aritu ziren eta pozik eta gustura atera ziren.
Lehen Urteko Benjaminak
2005ean jaiotako haurrek 50 bizkar eta 6x25 libre errelebo mistoa izan zituzten, beraientzat lehenengoa zen txapelketa hontan. 2004ko haur batzuk ere 50 metroko frogan hartu zuten parte.
Guztira urte hontako 15 haur aritu ziren txapelketan. Beraientzat lehen txapelketa izanik urduri zeuden arren, oso txukun aritu ziren denak, bi estiloetan txukun moldatuz. Adin hontan garrantzitsuena estiloak menperatzea eta arautegia barneratzea izanik, denek lan bikaina egin zutela esan behar dugu.
Emaitzen aldetik, Nora Imaz izan zen nesketan azkarrena 50 bizkar frogan 1'04''04 eginez eta 2005ekoen artean 7garren sailkatuz. Mutiletan berriz, Andoni Irazu 2004koen artean 3garren izan zen 59''31 eginez eta 2005ekoen artean Unai Barcina 9garren sailkatu zen 1'06''31 eginez.
Bigarren Urteko Benjaminak
2004ko haurrek 100 bizkar froga indibiduala eta 6x25 libre errelebo mistoa izan zuten. Adin hontako igerilariak ere bikain aritu ziren. Beraientzat lehiatzen ziren bigarren urtea izanik, erraztasun handiagoarekin eta segurtasun gehiagorekin egin zuten igeri. Guztira, adin hontako 12 haurrrek hartu zuten parte.
Froga hontan Aintzane Sarobe bigarren sailkatu zen 1'42''16 markarekin, Joane Arzalluz laugarren izan zen eta Ane Artola bosgarren.
Mutiletan, taldeko azkarrena Eneko Elizasu izan zen hirugarren sailkatuz (1'5''35). Ander Maestro laugarren izan zen
6x25 Errelebo Mistoak
Benjaminek errelebo mistoak izan zituzten, 6x25 estilo librean. Guztira, 4 taldek hartu zuten parte eta estilo librean denak ondo moldatzen direnez ederki gozatzeko aukera izan zuten gure haurrek, erreleboekin beti gertatu ohi den bezela.
Emaitzez gain, balorazio oso positibia egin genuen lehen jardunaldi hontan. Haurrek distantziak arazorik gabe burutu zituzten eta baita arautegiaren inguruko baldintzak ere, igerian oso txukun eginez. Adin tarte hauetan hori da gehien baloratu beharrekoa eta beraz, oso pozik atera ginen gure txikienek egindakoarekin.
Alebinak
Alebinek ere adinaren arabera distantzia desberdinak izan zituzten. Lehen urteko alebinek 50 bular eta 200 bizkar frogak izan zituzten eta bigarren urtekoek aldiz 100 bular eta 200 bizkar. Bi urteek batera 4x50 libre erreleboa izan zuten saioa amaitzeko.
Alebinek jada estiloak eta arautegia menperatzen dituzte eta eurentzat froga desberdinak gero eta hobeto menperatzea da helburu nagusia. Oso ondo aritu ziren guztiak.
Lehen urtekoen artean, nesketan 3 taldekide izan genituen lehen hiru postuetan. Lehenengo Leire Martin, bigarren Ainhoa Martin eta hirugarren Aiora Casado, hirurak ere, benetan marka onak eginez. Adin hontako nesken 200 bizkar frogan ere Leire eta Ainhoa Martin izan genituen lehen bi sailkatuak. Gainera, Leirek 10 urteko taldeko errekor berri bat ezarri zuen 3'06''22 markarekin. Aiora Casado laugarren izan zen, Nora Qian Villamediana bosgarren, eta Anne Izagirre zazpigarren
2003ko mutilen artean Unai G. Somovilla izan zen azkarrena 50 bular frogan. Froga hontan Unaibigarren izan zen eta 43''85 markarekin 10 urteko taldeko errekor berri bat ezarri zuen. 2002koen artean Lander Sorozabal izan zen mutiletan azkarrena bi frogetan: 50 bular frogan bosgarren izan zen 48''94 eginez eta 200 bizkar frogan hirugarren. Azken froga hontan, 3'08''13 markarekin, Lander-ek ere taldeko errekor berri bat ezarri zuen, kasu hontan 11 urtekoa.
Bigarren urteko alebinen artean bi frogetan azkarrena Irati Arzalluz izan zen, bietan lehenengo postua lortuz. Iratik 1'36''35 egin zuen 100 bular frogan eta 3'09''63 200 bizkar frogan.
Mutiletan, 100 bular frogan Jon Soto hirugarren izan zen 1'32''95 egitea lortuz eta baita 200 bizkar frogan laugarren 3'01''40 markarekin. Jon froga guztietan eta erreleboan benetan gogotsu aritu zen eta 12 urteko taldeko 4 errekor berri ezartzea lortu zuen; 50 libren (33''45), 100 bular frogan (1'32''95) eta pasean ere errekorra ezarri zuen (43''14) eta 200 bizkar frogan (3'01''40).
4x50 Libre Erreleboa
Saioa amaitzeko alebinek 4x50 libre erreleboa izan zuten, bai nesketan eta baita mutiletan. Nesketan, Irati Arzalluzek, Nerea Calvo-k, Nerea Garcia-k eta Leire Martin-ek osatutako taldea nagusi izan zen eta Nora Qian Villamediana-k, Anne Izagirre-k, Aiora Casado-k eta Ainhoa Martin-ek osatutakoa bosgarren.
Mutiletan talde batek bigarren postua eskuratu zuen (Jon Soto, Xabier Alonso, Unai G. Somovilla eta Lander Sorozabal) eta besteak zortzigarrena (Aimar Murua, Unai Lizartza, Jon del Rio eta Lander Azkarate).
Orokorrean benetan gustura gure igerilari txikiek egindako txapelketarekin. Bereziki aurten hasi berriak direnekin eta Andoaingo igerilari berriekin, guztiek distantzia oso txukun, estilo onarekin eta modu egokian egin zutelako igeri. Emaitzetatik at, arlo hauek dira garrantzitsuenak eta zentzu horretan egindakoarekin oso gustura atera ginen. SEGI HORRELA!! AUPA EKIPO!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina