JUNIOR, PROMESA ETA ABSOLUTUEN EH-ko NEGUKO TXAPELKETA | CTO DE EH JUNIOR, PROMESA Y ABSOLUTO DE INVIERNO
2 URRE, 6 ZILAR eta 2 BRONTZE, ESPAINIAKO GUTXIENEKO BERRI BAT, 15 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 13 ERREKOR BERRI Iruñako "Amaya"n ospatutako Junior eta Absolutuen Neguko Euskal Herriko Txapelketan
Pasa den asteburuan taldeko 8 igerilari Iruñako Amaya igerileku luzean (50m-koa) izan ziren Junior eta Absolutuen Euskal Herriko Neguko Txapelketan parte hartzen.
Junior eta absolutuez gain Nhia Jie Villamediana eta Ainara Garcia infantilak ere izan ziren lehian, biak ere Espainiako Txapelketarako gutxienekoetatik gertu egoteagatik eta absolutuen EH-ko gutxienekoak izateagatik.
Orokorrean, asteburu oparoa izan zen emaitza aldetik eta gure igerilariak marka txukunak eginda eta zenbait domina irabazita etorri ziren etxera.
1. SAIOA. Larunbata goiza
Larunbat goizeko lehen jardunaldian gure igerilariak oso txukun aritu ziren.
Ainara Garciak 200 bular frogan marka pertsonala egin zuen 3'03"72 egitea lortuz. Marka honekin Ainarak 14 urteko zein absolutu mailako taldeko errekor berriak ezarri zituen.
Naiara Lizasok ere marka pertsonala egin zuen 100 libren 1'04"15eginez. Naiara 6garren izan zen eta berak ere 15 urteko zein absolutu mailako errekor berriak ezarri zituen froga hontan.
100 tximeletan Iñigo Ibarburu absolutu mailan txapeldunorde izan zen eta txapeldun juniorretan (58"24). Froga berean Haitz Mitxelenak 1'01"62 egin zuen.
1500 libren Jone Vazquez hirugarren izan zen juniorretan (20'40"84). Jonek ere 16 urteko zein absolutu mailako taldeko errekor berriak lortu zituen. Froga honetan gainera, 800eko pasean marka berria ere egin zuen (10'55''70) eta hau ere taldeko errekor berria izan zen.
Itsaso Tolosa 4garren izan zen 50 bizkar frogan (32"54). 50 libren, Mikel Esnal txapeldunorde izan zen absolutu mailan eta Iñigo Ibarburu txapeldunorde juniorretan, 25"45 markarekin Espainiako Gutxieneko berri bat lortuz eta 17 urteko taldeko errekor berri bat ezarriz.
2. SAIOA. Larunbata arratsaldea
Larunbat arratsaldeko bigarren jardunaldian ere zenbait domina eta marka pertsonal izan genituen.
Nahia Jie Villamedianak marka pertsonala egin zuen 200 bizkar frogan 2'44''46 eginez. Froga berean Itsasok 2'30''36. Itsaso 4garren izan zen absolutu mailan eta bigarren promesa kategorian. Froga honetan Nahia Jie-k 13 urteko taldeko errekor berria ezarri zuen.
Mikel Esnalek 54''57 egin zuen 100 libren eta brontzea izan zen absolutuetan. Froga berean, Iñigok zilarra lortu zuen juniorretan 55''15 eginez.
Haitz Mitxelenak 2'18''41 egin zuen 200 tximeletan eta 5garren izan zen absolutu mailan.
Jone Vazquez-ek ez zuen 800 libreko marka hobetzerik izan eta Naiara Lizasok 50 libreko marka pertsonal berria lortu zuen 29''39 eginez. Naiararen marka 15 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berria izan zen.
Larunbateko bi saioen ondoren urre 1, 4 zilar eta 2 brontze lortu zituzten gure igerilariek eta guztira 6 marka pertsonal berri ekarri zituzten.
3. SAIOA. Igandea goiza
Igande goizeko saioari hasiera Naiara Lizasok eman zion 200 libre frogan. Froga hontan, azkarregi hasi eta ez zuen emaitza ona lortzerik izan Naiarak. Azkenean 2'22''52 egin zuen.
Itsaso Tolosa txapeldunorde izan zen absolutu mailan 100 bizkar frogan, bere marka onenetik ehuneko bakarrera igeri eginez (1'08''79). Froga hontan gogotsu eta indartsu ikusi genuen Itsaso. Froga berean Nahia Jie Villamediana ere aritu zen. Nahia Jie-k 1'16''57 egin zuen bere marka pertsonala 4 segundutan hautsiz.
50 tximeleta frogan, Mikel Esnalek marka pertsonala eta absolutu mailako taldeko errekor berria lortu zuen 26''97 eginez. Froga hontan Mikelek 50 libre zein 100 libren baina askoz ere lasaiago egin zuen igeri eta orain arte lortutako hobekuntza guztia nabarmentzea lortu zuen. Froga hontan 7garren izan zen. Froga berean Haitz Mitxelenak 28''13 egin zuen, bere marka pertsonaletik gertu.
Txapelketako hirugarren saio hau, internet bidez zuzenean ikusteko aukera ere izan genuen eta taldekide ugari izan ziren taldekideen frogak etxetik jarraitu zituztenak.
4. SAIOA. Igandea arratsaldea
Txapelketako azken saioan gogotsu jarraitzen zuten gure neska-mutilek eta txapelketari amaiera ona ematen jakin zuten.
Saioa hasteko Iñigo Ibarburuk ikusteko moduko 200 libre froga eskaini zigun, taktikoki ikaragarri igeri eginez eta baita gogoz eta indarrez ere. Froga hontan Iñigok 1'58''70 egin zuen taldeko errekor berriak ezarriz bai 17 urtekoen artean eta baita maila absolutuan ere. Froga hontan Iñigo txapeldunorde izan zen absolutu mailan eta txapeldun bere kategorian, juniorretan.
Ainara Garciak ere sekulako 100 bular froga egin zuen. Iñigoren antzera taktikoki oso ondo kontrolatua eta indartsu. Espainiako gutxienekotik 19 ehunekotara geratu bazen ere, ikaragarri gustora geratu ginen Ainarak egindako frogarekin. Ainarak 1'22''29 egin zuen, 14 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berria eginez eta infantila izanik absolutu mailan 12garren amaituz.
Saioa eta txapelketa amaitzeko, Itsaso Tolosak eta Naiara Lizasok 50 tximeleta froga izan zuten, biak ere benetan ondo lehiatuz. Itsasok 31''67 egin zuen eta Naiarak 32''78. Biek marka pertsonalak egin zituzten eta biek taldeko errekor berriak ezarri zituzten froga hontan.
Hemendik aurrera, Iñigo Ibarburuk Espainiako Junior mailako Neguko Txapelketa izango du otsailaren 27tik aurrera Pontevedran. Gero Mallorca-n izango da absolutu mailako Open Txapelketan lehian.
Txapelketa berdinerako gutxienekoak lortzeko lanean jarraituko dute Mikel Esnalek, Itsaso Tolosak eta Haitz Mitxelenak. Infantilek EH-ko Infantilen Neguko Txapelketa izango dute Tolosan.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina