KOMUNITATE ARTEKO ESPAINIAKO TXAPELKETA | CTO DE ESPAÑA COMUNIDADES AUTONOMAS

IÑIGO IBARBURU BIKAIN EUSKAL SELEKZIOAREKIN ERKIDEGO ARTEKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN

  • Guztira 3 marka pertsonal eta taldeko 5 errekor berri ekarri ditu Madril-etik.
  • Honetaz gain, Absolutu mailako Espainiako Open Txapelketan parte hartzeko txartela ere ekarri du 100 tximeleta frogan.
Pasa den asteburuan Iñigo Ibarburu taldekidea Madrilen izan zen Euskal Selekzioarekin Erkidego arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen. Iñigo Neguko Juniorren Espainiako Txapelketa prestatzen ari da eta oraindik aste batzuk falta diren arren, momentu hontan marka bikainak egiteko gai izan da.

Larunbat goizean 100 tximeleta frogan aritu zen eta lehen albiste ona eman zigun: 57''88 bere marka hobetuz, taldeko absolutu mailako zein 17 urteko errekor berria ezarriz eta Absolutu mailako Espainiako Open Txapelketarako txartela lortuz. Froga hontan 5garren izan zen sailkapenean eta 2garren bere adinekoen artean. Sekulakoa!

Arratsaldeko saioan, Iñigo 100 libre froga indibidualean aritu zen eta baita 4x200 libre erreleboan ere. Froga indibidualean marka pertsonal berri eder bat lortu zuen 54''30 eginez eta berriro ere absolutu mailako zein 17 urteko taldeko errekor berriak ezarriz. Sailkapenean 10garren izan zen eta bere adinean 5garren. Erreleboan lehen postan atera zen eta 2'02''06 egin zuen. Bere markatik gora baina erregistro polita. Errelebo hontan Euskadi 5garren izan zen.

Igandeko jardunaldietan Iñigok gogor jarraitu zuen, bai froga indibidualetan eta baita erreleboetan ere. Goizeko jardunaldian 200 libre froga izan zuen. Froga taktikoki hobeto burutu eta bere marka pertsonala hausteko zorian izan zen 2'00''70. Sailkapenean 10garren eta bere adinean 4garren amaitu zuen froga hontan. Goizeko erreleboan, 4x100 libren, hirugarren postan atera zen Iñigo bere zatian sekulako 53''99a lortu zuen. Zoritxarrez, errelebo hau taldekide bat azkarregi irteteagatik deskalifikatua izan zen.

Txapelketa amaitzeko, arratsaldean 200 estiloak froga indibidualean eta 4x100 estiloak erreleboan aritu zen Iñigo. 200 estiloetan, 17 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berriak lortu zituen, eta baita marka pertsonala ere 2'19''50 eginez. Froga hontan 14garren izan zen sailkapen orokorrean eta 7garren bere adinean. Azkenik, erreleboan, Iñigok tximeleta zatia egin zuen, bere postan 58''00 bikain bat lortuz. Errelebo hontan Euskadi berriro ere 5garren izan zen.

Sekulako txapelketa beraz Iñigok egindakoa. Asteburu hontan Neguko Gipuzkoako Txapelketan izango da, eta hurrengoan Euskadikoan. Hala ere, helburuak bistaz galdu gabe, Espainiako Juniorren Neguko Txapelketan bere onenean ikustea espero dugu.

ZORIONAK eta ANIMO!!! SEGI LANEAN!!!

Iruzkinak