3 URRE eta ZILAR BAT eta 16 MARKA PERTSONAL partehartze ibilbideko Gipuzkoako Neguko VI Sarian
- Garazi Alkortak, Nora Irazustak eta Leire Carcedok lortu zituzten urreak. Norak zilar bat ere lortu zuen.
- Beñat Alkortak Gipuzkoako Txapelketarako txartela lortu zuen 400 libre frogan.
Pasa den larunbatean, hilaren 1ean, partehartze ibilbideko taldeko neska-mutilak Bergaran izan ziren, Gipuzkoako Neguko VI Sarian parte hartzen. Bertan gure igerilariek marka ugari hobetu zituzten eta zenbait domina ere bai.
Txapelketa hau goiz eta arratsaldeko jardunaldietan ospatu zen. Igerilari bakoitzak jardunaldiko bakoitzeko froga bana izan zuten eta horretaz gain taldeko erreleboetan ere aritu ziren. Guztira taldeko 8 gazte aritu ziren lehian.
Emaitzei dagokionez, mutiletan, Beñat Alkortak bi frogatan 3 marka pertsonal lortu zituen. Bata, 100 librekoa 200eko pasean (1'13''70), bestea 200 librekoa (2'36''44) eta azkena eta garrantzitsuena, 400 librekoa (5'27''57) Azken marka honekin, Beñatek Gipuzkoako Neguko Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu zuen. Bai 200ean eta baita 400ean ere, bietan 7garren izan zen Beñat.
Unai Irigoras 200 libre eta 400 libre frogetan aritu zen, azken hontan, 5'28''86 eginez eta marka pertsonala lortuz. Unai 9garren izan zen 200 libren eta 8garren 400 metroko frogan.
Nesketan parte hartzaile gehiago izan genituen, 6 guztira. Batetik, Nora Irazustak igeri egindako bi frogetan marka pertsonalak lortu zituen. 100 bizkar frogan 1'23'28 markarekin txapeldunorde izan zen zilarra eskuratuz. Beste frogan, 200 bizkar frogan, are hobeto ibili zen, 2'53''21 eginez eta txapeldun izatea lortuz.
Garazi Alkorta froga bakarrean aritu zen, 100 tximeletan. Igeri egindako froga bakar hontan urrezko domina eta txapeldun titulua eskuratu zituen 1'19''69 eginez.
Maialen Casado 400 libre eta 200 estiloak frogan aritu zen. Lehenengo frogan marka pertsonala lortu zuen 5'48''38 eginez. Froga hontan gainera, 200 libreko marka ere hobetu zuen pasean. Amaia Izagirrek 200 libre (2'55''03), 100 libre (1'26''85) eta 50 libreko markak (38''72) hobetu zituen eta Janire Malo-k berriz 50 libreko bere lehengo marka lortu zuen 38''10 eginez. Azken igerilari honekin bereziki oso pozik atera ginen. Izan ere, aurten hasi berria da eta bere bizitzako lehen lehiaketa izanik bikain erantzun du. Zorionak Janire!!
Amaitzeko, Leire Carcedok eginikoak aipatu behar ditugu. Leirek 400 libre eta 200 bular frogetan egin zuen igeri, bietan marka pertsonalak lortuz. 400 libren 6'01''44 egitea lortu zuen eta 200 bular frogan berriz,3'26''51. Azken hontan, Leire azkarrena izan zen eta urrezko dominaz gain txapeldun titulua ere irabazi zuen. Zorionak!
Erreleboak
Froga indibidualez gain, neskek bi errelebo ere izan zituzten. Bata 4x50 libre non gure neskak 8garren izan ziren. Bestea 4x50 estiloak erreleboa. Azken hontan gure neskak 6garren izan ziren. Erreleboetako partehartzaileak Nora Irazusta, Leire Carcedo, Amaia Izagirre eta Maialen Casado izan ziren.
Orokorrean oso pozik gure igerilariek egindako txapelketarekin. Animo eta segi lanean!! Aupa zuek!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina