URRE BAT, ZILAR BAT eta 2 BRONTZE, ESPAINIAKO TXAPELKETETARAKO 3 GUTXIENEKO BERRI, 17 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 6 ERREKOR BERRI eta ERRELEBOETAKO 2 MARKA BERRI Tolosan ospatutako Neguko Infantilen Euskal Herriko Txapelketan
- Nahia Jie Villamedianak 100 Bizkar eta 200 Bizkar frogetako Espainiako gutxienekoak lortu zituen eta Ainara Garciak 100 Bular frogakoa
- Nahia Jie Villamediana Txapeldun izan zen 200 bizkar frogan, txapeldunorde 100 bizkar frogan eta brontzea 200 estiloetan. Ainara Garciak brontzea eskuratu zuen 100 bular frogan
Pasa den asteburuan, taldeko infantil batzuk Euskal Herriko Infantilen Neguko Txapelketan izan ziren, Tolosan. Guztira 5 igerilari izan ziren lehian eta bostak ere bikain aritu ziren euren markak nabarmen hobetuz.
Horretaz gain, neskek, erreleboetako markak nabarmen hobetu zituzten eta 4x100 estiloak erreleboan Espainiako gutxienekoa lortzeko aukerak izan ditzaketela erakutsi zuten.
IGERILARIAK ETA FROGAK
Ainara Garcia 200 bular, 100 estiloak eta 100 bular frogetan aritu zen. Lehendabiziko frogan, urduritasuna eta gutxienekoa lortzeko nahiak baldintzatuta ez zuen modu egoki eta erosoan igeri egiterik izan eta bere markatik urruti ibili zen. Hala ere, hurrengo frogetaran forma egoera bikainean zegoela erakutsi zuen, bai erreleboetan eta baita gainontzeko froga indibidualetan bere markak nabarmen hobetuz.
4x200 erreleboan, lehen postan atera zen eta 2'27''38an utzi zuen kronoa, bere marka 6 segundu hobetuz. 100 estiloetan 1'16''08 egin zuen eta 100 bular frogan aspaldian lortu nahian zebilen espainiako gutxienekoa erdietsi zuen 1'19''27 eginez eta bere marka segundu batean hobetuz.
Marka hauekin, Ainarak espainiako gutxienekoa lortu zuen 100 bular frogan eta froga horretan brontzea ere eskuratu zuen. Azken froga hontan, 14 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berria ezarri zuen Ainarak.
Nahia Jie Villamediana 200 bizkar, 100 bizkar eta 200 estiloak frogetan aritu zen. Hiruetan podiumean egon zen, lehen frogan txapeldun, bigarrenean txapeldunorde eta hirugarrenean hirugarren (brontzea) izan zelarik. Bizakr estiloko bi frogetan Nahia Jie-k Espainiako gutxienekoak lortu zituen, 200 metroetan 2'35''21 eginez eta 100 metroetan 1'12''95 eginez eta bietan taldeko 13 urteko errekor berriak ezarriz.
200 estiloetan 2'46''38 egin zuen Nahia Jie-k eta hau ere taldeko 13 urteko errekor berria izan zen.
Froga indibidualez gain, erreleboetan ere bikain aritu zen Nahia Jie. 4x200 libre erreleboan bere marka 7 segundutan hobetu zuen 2'29'99 eginez eta 4x100 libre erreleboan 1'07''21 egin zuen bere marka bi segundutan hobetuz. Nahia Jie, Ainararekin batera Bartzelonan uztailean ospatuko den Udarako Infantilen Espainiako Txapelketan izango da.
Janire Berasartek 800 libre, 200 libre eta 400 libre frogak izan zituen. 800ean pattal ibili bazen ere bosgarren izan zen eta gainontzeko bi frogetan eta erreleboetan bikain aritu zen. 200 libre frogan 2'24''82 egin zuen bere marka 3 segundutan hautsiz eta 400 libre frogan bere marka 9 segundutan hautsi zuen 5'06''63 egitea lortuz. Erreleboetan, 100 libreko postan 1'06 egiten ere ikusi genuen Janire.
Janire progresiboki maila on batera iristen ari dela ikusi genuen eta bera ere Espainiako gutxienekoetara gerturatzen ari da. Gainera, bere lana ezinbestekoa izango da Espainiako Txapelketan 4x100 estiloak erreleboan parte hartu ahal izateko. Segi horrela!!
Nora Irazusta ere bikain aritu zen. 200 bizkar frogan 4garren izan zen 2'46''34rekin bere marka 7 segundutan hobetuz. 200 estiloetan, bere marka 6 segundutan hautsi zuen 2'55''29 eginez eta 100 libren 1'13''99 egite lortu zuen. Erreleboetako frogetan ere bere markak hobetzen ikusi genuen Nora. 4x200 libren 2'39''99 egin zuen, bere markatik 5 segundu behera, 4x100 estiloak frogan, bizkar estiloko postan 1'17 egitea lortu zuen. Janire bezala, Nora ere biakin ari da orain arteko denboraldian eta bere hobekuntza pertsonalak ere errelebo taldea izateko aukeran ezinbestekoak izango dira. Aupa Nora!!
Mikel Soto izan zen taldeko mutil bakarra. Mikelek 200 bular 4garren postua eskuratu zuen 2'49''19rekin bere marka pertsonala hautsiz eta 16 urteko zein absolutu mailako taldeko errekor berriak ezarriz. 100 bular frogan ez zuen bere marka hobetzerik izan baina 7garren izan zen eta 200 libren 2'11''62 egitea lortu zuen marka pertsonal berria lortuz.
NESKEN ERRELEBOAK
4x200 libre erreleboan, neskek aurreko infantilen marka (eurek lortua) 15 segundutan hobetzea lortu zuten 10'05''87 eginez. Hobekuntza hori laurak froga hontan bikain aritu zirelako eta euren markak nabarmen hobetu zituztelako etorri zen.
4x100 libre erreleboan ere hobekuntza nabarmena izan genuen. Aurreko marka 8 segundutan hobetuta gure neskek 4'35''01 egitea lortu zuten. Ainara, Nahia eta Janirek 1'07an egin zuten igeri beren markak asko hobetuz eta Nora ere, bere marka hobetuz 1'12an aritu zen, lauren artean erreleboko marka berria ezarriz.
4x100 estiloak frogan, taldea deskalifikatua izan zen bizkar estiloko iritsiera irregularragatik. Hala ere, egindakoa aztertuz, 5'03an geratu zirela badakigu eta errelebo hontan espainiako gutxienekoa lortu dezaketeela ere bai, beraz animo laukote!!
Orokorrean, oso gustura infantilen egindako txapelketarekin. Orain, marka pertsonalen hobekuntza eta erreleboko gutxienekoa lortzea helburu hartuta, ziklo berri baten hasiera tokatzen da.
ANIMO EKIPO!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina