3 URRE, ZILAR BAT eta BRONTZE BAT GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO JOKOETAN
- Irati Arzalluzek, Jon Sotok, Beñat Alkortak eta Jon Ibargoyenek automatikoki Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetarako txartela lortu zuten
Pasa den igandean, taldeko alebinak Gipuzkoako Eskolarteko XXX Txapelketan parte hartzen izan ziren, Azpeitian. Txapelketa goizez eta arratsaldez izan zen, bi jardunalditan.
Txapelketan taldeko 8 haur izan genituen lehian. 2002ko nesken artean Irati Arzalluz, Nerea Calvo eta Maria Garasa aritu ziren eta 2001eko eta 2000 mutilen artean berriz Jon Soto, Jon Ibargoyen, Beñat Alkorta, Xabier Alonso eta Jon del Rio. Zortziak benetan txukun aritu ziren ahal zuten onena emanez eta guztiek emaitza bikainak lortu zituzten.
Goizeko jardunaldian lehiatzen lehena Nerea Calvo izan zen 100 tximeleta frogan. Nereak 2'00''67 egin zuen froga hontan eta 7garren postua eskuratu zuen. Bere arratsaldeko frogan, 100 estiloetan 15garren amaitu zuen 1'46''16 eginez. 100 tximeletako postuarekin Euskadiko Eskolarteko Jokoetarako sailkatzen ote den jakiteko zain egin beharko dugu.
Neskekin jarraituz, Irati Arzalluzek emaitza bikainak lortu zituen. Goizeko 100 bular frogan brontzea eskuratu zuen 1'32''98 eginez. Arratsaldeko jardunaldian berriz, Gipuzkoako txapeldun izan zen 100 estiloetan 1'24''89 eginez. Bi emaitza hauekin Iratik Gasteizen ospatuko den Euskadiko Eskolarteko Jokoetarako sailkapen zuzena eskuratu zuen.
Lehian izan genuen hirugarren neska Maria Garasa izan zen. Aurten hasi berria den gaztetxo honek pixkanaka gero eta gehiago ikasten duela erakutsi zuen arratsaldean igeri egindako 100 libre frogan. Mariak froga hontan 1'32''32 egin zuen 19garren postuan sailkatuz.
Mutiletan, Jon Soto bikain aritu zen. Jonek goizeko 100 bular frogan txapeldun izatea lortu zuen 1'27''81 markarekin. Arratsaldeko 200 bular frogan 6garren postua eskuratu zuen 3'19''02 eginez. Jon, Irati bezela, Euskadiko Eskolarteko Jokoetan izango da.
Jon Ibargoyen ere Gasteizen izango da egindako bi markei esker. Lehenenegoan, 200 libren, 2'23''07 egin zuen 4garren postuan sailkatuz. Arratsaldeko 100 libren frogan berriz, txapeldunorde izan zen 1'03''53 markarekin.
Beñat Alkorta ere Gasteizen izango da. Goizeko 200 libre frogan 8garren amaitu zuen Beñatek 2'36''05 eginez. Arratsaldeko 100 estiloetan berriz txapeldun izan zen 1'17''92ko markarekin.
Xabier Alonso bikain aritu zen. 200 libren 14garren izan zen eta 400 libren 9garren. Sailkapen zuzena lortu ez bazuen ere, ohi bezela igerian bikain eta teknikoki oso txukun aritu zen.
Jon del Rio ere bikain aritu zen 200 libren 22garren postua lortuz eta 100 bizkar frogan 1'39''09 markarekin 8garren sailkatuz.
Froga indibidualez gain, mutilek lehiaketako erreleboetan ere parte hartu zuten. Bietan, 4x100 libre eta 4x100 estiloak erreleboetan 4garren izan ziren.
Neskek ez zuten goizeko erreleboan parte hartzerik izan. Arratsaldean berriz, Mariarekin eta egun guztian gurekin egon zen Usurbil taldeko Intzarekin batera 4x100 estiloak erreleboan parte hartu ahal izan zuten. Nahiz eta errelebo hau lehiaketatik kanpo egon, laurek batera froga hontaz gozatu eta lehian baleude bezela borrokatzeko aukera izan zuten.
Aurreko egunean alebin txikienak bezelaxe, elkarrekin pasatzeko egun polit bat izan zuten gaztetxo hauek ere.
Datorren larunbateko Euskadiko Eskolarteko Jokoetara begira, Irati Arzalluz, Jon Soto, Jon Ibargoyen eta Beñat Alkorta Gasteizen izango dira ziur. Gainontzeko taldekideren batek sailkapena lortu duen hala ez jakiteko zain egin beharko dugu.
Hemen behean Patxi Arzalluz-ek parte hartu zuten igerilari guztientzako osatutako bideo bat uzten dizuet (milesker Patxi!)
ZORIONAK DENOI eta ANIMO LANEAN JARRAITZEKO!!!
Excelente vídeo
ErantzunEzabatu