PARTEHARTZE LIGAKO 6. JARDUNALDIA

5 MARKA PERTSONAL HERNANIN OSPATUTAKO PARTEHARTZE LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Pasa den larunbatean, Hernaniko igerilekuan partehartze ibilbideko 6garren eta azken jardunaldia ospatu zen. Bertan taldeko 4 neska izan genituen lehian.


Enara Arrutik 100 eta 200 bular frogatan hartu zuen parte. Egia esan, gaixorik egonagatik ez zuen oso emaitza onik lortu biana hala ere sailkapenenan lehen postuetan egotea lortu zuen. 100 bular rogan lehenengo sailkatu zen 1'35''00 markkarekin eta 200 bular frogan ere lehen sailkatua izan zen 3'23''64 denborarekin.

Leire Carcedo ere txapelketa aurreko astean zehar gaixorik egon zen eta honek ere ezin izan zuen modurik onenean igeri egin. 400 libren 6'05''14rekin 5garren izan zen sailkapenean eta 50 libren 4garren sailkatu zen 34''71rekin marka pertsonala eginez.

Amaia Izagirre bikain aritu zen. Amaiak normaltasun osoz entrenatu du eta egia esan parte hartutako bi frogatan markak hobetu bazituen ere, 400 libreko marka benetan txukuna izan zen. Amaiak roga hontan 6'01''14 egin zuen, bere aurreko marka 28 segundutan hobetuz. Bikain Amaia!!
50 libre frogan ere marka pertsonala egitea lortu zuen kronoa 37''89an utziz.

Azkenik, Janire Malok ere parte hartutako bi frogatan marka berriak egitea lortu zuen. Alde batetik, 50 libren 37''98 egin zuen eta bestetik, 50 bizkar rogan 42''06.

Ibilbide hontako taldekideek hurrengo zita Udako Partehartzeko Torneoan izango dute, ekainaren 7an Legazpin. 

ANIMO EKIPO!!

Iruzkinak

Argitaratu iruzkina