TROFEU INTERNACIONAL CIUTAT DE BARCELONA

MARKA PERTSONAL BAT, TALDEKO ERREKOR BERRI BAT eta ESPERIENTZIA BENETAN EDERRA MIKEL ESNALek BARTZELONAN BIZITAKOA

Pasa den asteburuan Mikel Esnal Bartzelonan izan zen Euskadiko Selekzioarekin "Trofeu Internacional Ciutat de Barcelona" nazioarteko sarian parte hartzen.

Mare Nostrum goi mailako igeriketako zirkuituko azken jardunaldia zen hontan oso gustura aritu da Mikel.

Berak igeri egindako frogetan oso ondo aritu da. Larunbat goizean 50 bizkar frogan aritu zen eta marka pertsonala eta taldeko absolutu mailako errekor berriak lortu zituen Mikelek 29''05 eginez. Igandean, 50 libre frogan ere oso ondo aritu zen Esnal. Salto txarra egin bazuen ere, bere marka onenetik gertu ibiltzea lortu zuen 24''96 denbora egitea lortuz.

Berak egindako frogez gain, ederki gozatu du mundu mailan punta puntan dauden igerilariekin batera lehiatzeko aukera izan duelako eta igerilari hauek zuzenean eta bertatik bertara ikusteko aukera paregabea izan duelako.

Emaitza aldetik oso ondo eta esperientziarekin benetan gustura beraz. 
ESNALPOWER!!

Iruzkinak