EH-ko NEGUKO TXAPELKETAK | CTOS EH DE INVIERNO

4 URRE, 4 ZILAR, 4 BRONTZE eta 23 MARKA PERTSONAL Euskal Herriko Neguko Txapelketetan.

Pasa den asteburuan taldeko infantil, junior eta absolutuak Euskal Herriko Neguko Txapelketetan izan dira. Infantilak Irunen izan dira eta Junior eta Absolutuak berriz, Iruñan igerileku luzean. Infantiletan Nora Irazusta, Nahia Jie Villamediana, Irati Arzalluz, Jon Ibargoyen eta Beñat Alkorta aritu dira lehian eta junior eta absolutuetan berriz, Iñligo Ibarburu, Mikel Esnal, Haitz Mitxelena, Mikel Soto, Itsaso Tolosa, Naiara Lizaso, Jone Vazquez eta Janire Berasarte. Iruñan bertan baina igeriketa egokituan Nahia Zudaire ere aritu zen.

Guztien artean domina eta marka pertsonal ugari lortu dituzte. Espainiako Udarako Txaplketetarako gutxienekotara ere asko hurbildu ziren zenbait eta beraz, oso gustura amaitu dugu gure igerilariek egindakoarekin.

INFANTILAK

Irunen benetan gogotsu aritu ziren gure gaztetxoak. Nahia Jie Villamedianak urrea lortu zuen 200 estiloetan eta bi zilar, bata 100 bizkar frogan eta bestea 200 bizkar frogan. Nahia Jiek egindako 3 frogetan marka pertsonalak egin zituen eta batez ere 200 bizkar frogan Udarako Espainiako Txapelketarako gutxienekora asko hurbildu zen 2'31''29 eginez. 100 bizkar frogan 1'11''55 egin zuen eta 200 estiloetan 2'40''58. Azken froga hontan 14 urteko taldeko errekor berria ezarri zuen.


Nora Irazustak ere domina eskuratu zuen 800 libre frogan. Aurreko asteburuko marka 18 segundutan hobetuta 10'16''09 egin zuen Norak. Marka honekin 14 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berriak ezarri zituen Norak. 200 libre frogan ere marka pertsonala egin zuen 2'28''17rekin eta 400 libren berriz 6garren izan zen 5'04''75ekin.

Irati Arzalluzek bere markei errepaso handia eman zien eta Udarako Espainiako Txapelketarako gutxienekotara asko hurbildu zen, batez ere 50 eta 100 libren. 100 libren 1'06''85 egin zuen, 50 libren 30''76 eta 200ean berriz, 2'29''50.

Beñat Alkortak 200 libre eta 200 estiloak frogetako markak hobetzea lortu zuen, lehenengoan 2'19''02 eginez eta bigarrenean 2'40''53 egitea lortuz. 50 libren ez zuen bere marka hobetzerik izan. Jon Ibargoyenek ere 50 librekoa (29''08) hobetu zuen.

JUNIOR ETA ABSOLUTUAK

Junior eta absolutuak berriz, Iruñan izan ziren, igerileku luzean lehiatzen. Talde honen barruan dauden igerilari batzuk bestelako helburu batzuk dituzten arren maila ona eman zuten eta zenbait domina eta marka pertsonal egitea ere lortu zuten.

Iñigo Ibarburuk 2 urre lortu zituen 100 tximeletan, bata absolutu mailakoa eta bestea junior mailakoa. 100 libren brontzea eskuratu zuen junior mailan, 50 tximeletan urrea junior mailan eta zilarra absolutu mailan. Cadizeko Espainiako txapelketa prestatzen ari da eta bere frogetako markak hobetzeko ez zen gai izan baina bai 4x100 estiloak erreleboko lehen postako 100 bizkarreko marka (1'05''16), taldeko absolutu mailako errekor berri bat ezarriz. Haitz Mitxelenak ere domina eskuratu zuen, brontzea absolutu mailako 200 tximeleta frogan.

Falta ziren dominak Itsaso Tolosak eskuratu zituen. Itsasok zilarra eskuratu zuen 200 bizkar frogan eta brontzea 100 bizkar frogan. Itsasok ere aurrera begira entrenatzen du eta bizkar estiloko markak hobetu ez bazituen ere oso txukun aritu zen. Gainera 50 tximeletan bere aurreko marka nabarmen hobetu zuen 30''48 eginez eta Espainiako gutxienekoa lortzeko froga interesgarri bat bilakatzen ari dela ikusi ahal izan genuen.

Mikel Sotok egindako froga guztietan marka pertsonalak egin zituen: 100 libren 1'01''54, 200 libren 2'14''26, 400 libren 4'45''77 eta 50 bular frogan 35''73. Azken froga hontan, 17 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berriak ezarri zituen Mikelek.

Naiara Lizasok 4 froga zituen arren, 100 librea izan ezik, beste guztiak 50 libreko Espainiako gutxienekoa lortzeko baliatu zituen eta lortu ez bazuen ere, bere marka pertsonala etengabe hobetuz aritu zen asteburu osoan, froga bera gero eta hobetu burutuz. Azkenean bere 50 libreko marka 28''94an utzi zuen 16 urteko eta absolutu mailako taldeko errekorra ezarriz eta gutxienekora asko hurbilduz. Janire Berasartek 200 libre eta 400 libreko markak hobetu zituen, buruz buru 2'32''86 eta 5'15''92 eginez.

Mutilek errelebuak ere izan zituzten eta 4x100 estiloak errelebuko marka hobetzea ere lortu zuten 4'21''93 eginez.

IGERIKETA EGOKITUA

Igeriketa egokituan Nahia Zudaire aritu zen. Nahiak 50, 100 eta 200 libren eta 50 bizkar frogetan hartu zuen parte. 200 librean brontzea eskuratu zuen Nahiak 3'41''04 eginez, 50 libren berriz zilarra 41''23 eginez eta 100 libren brontzea. 50 bizkar frogan deskalifikatua izan zen. Benetan gustura eta gogotsu aritu zen Nahia. Zorionak!!



Zorionak guztioi!!

Iruzkinak