UDABERRIKO LIGAKO 1. JARDUNALDIA

26 MARKA PERTSONAL ETA GIRO EDERRA ANDOAINEN OSPATUTAKO UDABERRIKO LIGAKO 1. JARDUNALDIAN

Pasa den larunbatean taldeko infantil, junior eta absolutuak Udaberriko Ligako lehen jardunaldian aritu ziren. Txapelketa Andoaingo Allurralde kiroldegian ospatu zen Buruntzaldea IKT-k antolatuta. Bertan adin tarte hauetako gure taldeko 25 gazte aritu ziren lehian.

Frogen programaren barruan honakoak izan zituzten igerilariek: 1500 libre, 200 bular, 100 libre, 50 bizkar, 200 tximeleta eta 100 estiloak egitura mistoan eta emakumezkoen 400 libre froga. Horretaz gain 4x200 libre errelebuak ere izango ziren bai mutiletan eta baita nesketan ere.


Gure taldekideak benetan txukun aritu ziren jardunaldi osoan zehar. Gure gazteek 26 marka pertsonal hobetzea lortu zuten, nahiz eta txapelketa egutegian garrantzia handiko froga ez izan, etengabeko maila ona erakutsiz.

Igerilari gehienek 100 estiloetan eta bestelako froga batean hartu zuten parte eta gehienek 100 estiloetako marka hobetzea lortu zuten. 

Gainontzean, Haitz Mitxelenak 200 bular frogan 2'45''96ko marka pertsonal ederra ezarri zuen. Froga berean Amaia Izagirrek ere bere marka haustea lortu zuen 3'16''38 eginez eta baita Dani Herranz-ek ere, 3'24''44 eginez.

100 libre frogan, Nahia Jie Villamedianak gogotsu egin zuen igeri 1'05''43 bikain bat egitea lortuz. Nora Irazustak ere, froga berean 1'10''40ko marka pertsonala egin zuen. Froga hontan Jon Sotok ere 1'07''21 egitea lortu zuen eta Xabier Alonsok ere 1'07''45eko marka ederra egin zuen. Dani Herranz, Ane Otegi eta Ibane Otaegi ere bikain aritu ziren froga hontan.

Emakumezkoen 400 libre frogan Irati Arzalluz-ek marka pertsonala lortu zuen 5'20''38 eginez.

Asteburu hontan taldeko igerilari hauek Tolosan izango dira, Gipuzkoako Neguko Txapelketan parte hartzen. Aupa Zuek!!

Iruzkinak