ESPERIENTZIA BIKAINA ETA MARKA EDERRAK CACERES-en
Pasa den asteburuan Leire eta Ainhoa Martin Caceres-en izan dira Euskal Selekzioarekin Espainiako CSD Txapelketan parte hartzen. Esperientzia ederra izan dute bertan eta Euskal Selekzioko kide bezela asteburu zirraragarria bizi ahal izan dute.

Bere ahizpa bikia Leire, berriz, 100 bizkar eta 800 librean aritu zen, Ainhoa bezela, bata goizean eta bestea arratsaldean eginez. Leirek, bere banakako frogez gain 4x200 libre eta 4x100 libre errelebuetan ere hartu zuen parte. 100 bizkar frogan bere aurreko marka ia 5 segundutan hobetzea lortu zuen Leirek 1'17''29 eginez eta 17garren sailkatuz. 800 librean ere errepaso handia eman zion bere aurreko markari, 10''43''40 markarekin aurrekoa minutu erdian baino gehiago hobetuz. Errelebuetan, goizeko 4x200 librean lehen postan atera zen Leire eta 2'28''44ko marka pertsonal bikaina egitea lortu zuen. Arratsaldeko 4x100 librean aldiz, pixka bat nekatuago, 1'11''88 egin zuen laugarren postan.
Sailkapen orokorrean, Euskal Selekzioa 9garren izan zen nesketan Asturiarrekin berdinduta, mutilak 8garren izan ziren eta sailkapen bateratuan Euskadi 8garren izan zen.
Marka ederrak eta batez ere esperientzi berri eta motibagarria bi ahizpek bizitakoa, zorionak biei eta aninmorik haundienak!! Segi aurrera!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina