EUSKADIKO 34. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK | 34 JJDD ESCOLARES DE EUSKADI

Larunbat hontan ALTZAn (Donostia) Euskadiko Eskolarteko XXXIV Kirol Jokoak ospatzen dira, alebinen kategorian urteko txapelketa garrantzitsuenetako bat.

Aurreko igandean sailkapena lortzeko lehian ibili ziren igerilari asko sailkatu dira txapelketa hontarako, eta gehienak burututako bi frogetan gainera, beraz arrakasta handia izan da.

Hauek dira Gipuzkoako selekzioarekin lehian arituko diren igerilariak eta bakoitzaren frogak:



  • Jon Soto 100 Estiloak
  • Xabier Alonso 200 Libre eta 100 Libre
  • Lander Sorozabal 1500 Libre eta 100 Estiloak
  • Iñaki Arregi 100 Bizkar
  • Paula Sevillano 200 Bizkar eta 100 Bizkar
  • Nora Qian Villamediana 200 Estiloak eta 400 Estiloak
  • Leire Martin 200 Estiloak eta 200 Bular
  • Ainhoa Martin 100 Tximeleta eta 100 Estiloak
  • Erreleboen osaketa bertan erabakiko da

Txapelketak bi jardunaldi izango ditu, goizekoa 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa 16:30etan.
Igerilariek taldeko ekipaiarekin joan behar dute eta bertan emango zaie Gipuzkoako Federazioak lehia hontarako duen materiala.

Zorionak guztioi!! Aupa Gipuzkoa!!

Iruzkinak