LASARTEKO XXVI SARIA eta I ERRONKA

Urte amaiera bikaina izan genuen aurreko larunbatean Lasarte-Oriako igerilekuan. Gure taldearen festa den egunean, adin guztietako taldekideak izan genituen uretan lehian, eta, hori baino gehiago, ohiko legez, taldekide gehienak bildu genituen igerilekuan, txikienen denboraldia ahalik eta amaiera onena emateko.


Guzti hau Lasarteko XXVI Sariaren ospakizunarekin etorri zen, aurtengo ediziorako berrikuntza bat zekarrena, I Erronka.

Gure taldeak antolaturiko sari hau goizeko 10etan hasi zen eta eguerdiko 13:30ak arte iraun zuen, tartean adin tarte guztietako igerilariak pasaz.

AURREBENJAMINEN ERAKUSTALDIA

Txikienen beroketaren ondoren, 9:45ak aldera, txikienen erakustaldiarekin hasi zen goiza. 2007an jaiotako igeriketa eskolako haurrek denboraldian zehar ikasitakoaren erakustaldia egin ahal izan zuten guraso eta ikusleen aurrean. Zenbait urduri, baina benetan txukun eta gogotsu aritu ziren gure txikitxoak, igerileku batean lehen aldiz jendaurrean jartzen ziren momentu hontan.


Guztira adin hontako 22 haur izan ziren eta guztiek 25 libre froga bikain burutu ondoren, ondo merezitako txalo zaparrada eta domina ederra jaso zuten, denboraldian zehar eginiko lanarengatik ondo merezitako saria jasoz. Aupa zuek!!

BENJAMIN ETA ALEBINEN LASARTEKO XXVI SARIA

Txikienen erakustaldiaren ondoren benjamin eta  alebinak izan ziren Lasarteko XXVI Saria bere baitan jokatu zutenak. Aurtengoan, infantil, junior eta absolutuek euren lehia propioa zuten I Erronka-rekin eta beraz, ez zuten txikien lehian zuzenean parte hartu


Benjaminek 25 tximeleta, edo bizkar, bular eta estilo libreko 50eko bat zuten aukeran eta alebinek aldiz, tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko 100 metroko froga bat.

Benjaminen artean 2006 eta 2005eko haur guiztiek euren domina jaso zuten eta alebinen artean beriz, sariak kategoriaren arabera izan ziren, jaiotze urtea kontutan izan gabe.

Gure taldekide gehienek podiumeko lehen hiru postuetan egotea lortu zuten, eta horretaz gain, denboraldia txapelketa polit eta arin batekin amaitzeko aukera ere izan zuten. Benjamin eta alebinen artean, gure taldekideez gain, Udarregi-Usurbil eta Hernani KE-ko haurrak ere aritu ziren lehian.

I ERRONKA

Infantil, junior eta absolutuek I Erronka izan zuten Lasarteko XXVI Sariaren baitan euren lehia propio bezela. Aurten lehenengo aldiz burutu dugun lehiaketa honetan, bi talderen arteko norgehiagoka aurkezten zen. Norgehiagoka hontan igeriketa programako froga bakoitzean talde bakoitzak neska bat eta mutil bat aurkeztu behar zuen eta froga bakoitzean lortutako puntuen arabera erabakitzen zen txapelduna.


Aurtengo erronka, urte askotan zehar gurekin izan ziren Lagunak-Barañain talde nafarraren aurka izan da eta benetan esperientzia polita eta lehiaketa erakargarria suertatu dira.

Lehiaketaren erdian bi taldeak berdinduta zirela (49na puntu) lehia estua aurreikusten zen baina amaierara iritsi ahala gure taldekideak sendoago aritu ziren eta azkenean txapeldun izatea lortu genuen 92 punturekin. Lagunak.Barañain-ek 82 puntu erdietsi zituen amaieran.

Tartean, gure igerilariak zenbait marka eder egiteko gai izan ziren eta asteburu hontako gipuzkoako txapelketari begira gauza politak egiteko moduan direla erakutsi zuten.

Adin tarte guztientzako lehiak beraz, denboraldi amaierara gerturatzen ari garen honetan. Saria bikain atera zen eta gure igerilariek ederki gozatzeko aukera izan zuten. Hemendik zorionak denoi eta hurrengo denboraldian berriro ere elkar ikusiko dugulakoan, udara on ona pasa!!

Infantil, junior eta absolutuek oraindik ere entrenatzen jarraitu beharko dute. Asteburu hontan Gipuzkoako Txapelketa edo Gipuzkoako Saria izango dute denek Azpeitian edo Legazpin, eta datorrenean junior eta absolutuek Euskal Herriko Txapelketa Gasteizen. Infantilek berriz, hiru aste barru izango dute Euskal Herrikoa eta hauena Galdakaon izango da. Hortik aurrera, Espainiako Txapelketak dituztenek entrenamenduetan jarraituko dute eta besteek ondo merezitako oporraldia hatrtuko dute.
Aupa Zuek! Aupa Ekipo! Burunpower!!

ARGAZKIAK / FOTOS (KARMEN HERRERO)

BIDEOAK (PATXI ARZALLUZ)

OROKORRA


AURREBENJAMINEN ERAKUSTALDIA 


BENJAMIN ETA ALEBINEN LASARTEKO XXVI SARIA




I ERRONKA





Iruzkinak