LEIRE MARTIN BIKAIN A CORUÑAN!
Bi marka pertsonal eta taldeko bi errekor berri ezartzeaz gain, 200 estiloak frogan finalean sartzeko zorian izan zen. Ikaragarri!!
Pasa den asteburuan Leire Martin taldekide alebina A coruñan izan da Espainiako Alebinen Txapelketan parte hartzen hartzen. Bertan emaitza bikainak lortu ditu Leirek, igerileku luzean eta Espainiako Txapelketa batean lehen aldiz aritzen zen hontan.
Ostegunean A Coruñara abiatu ondoren, lehen froga ostiralean izan zuen Leirek, 400 estiloak. Urduritasunari aurre eginez, Leirek sekulako 5'45''65eko marka lortu zuen, haserako zerrendetan zuen 43garren postutik kolpean 16garrenera pasaz eta igerileku berrian ondo moldatzeko gai zela erakutsiz. Marka honekin Leirek 12 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berria ere ezarri zuen.
Igandean berriz, 200 estiloak frogaren txanda iritsi zen. Aurreko eguneko froga ikusita zerbait ona egiteko gai izango zela zirudien, eta halaxe izan zen. Leirek froga hontan 2'42''67 egin zuen, marka pertsonala egiteaz gain taldeko 12 urteko errekor berri bat ezarriz. Gainera, Leire 11garren izan zen froga hontan eta 9 ehunekogatik ez zen 10 onenen finalean izan.
Txapelketa bikaina beraz, Leirek egindakoa. Oso gustura itzuli ginen egindako frogekin eta, etorkizunera begira, oraindik ere ikasteko asko duen arren, igerilari aparta izan daitekeela erakutsi zigun Leirek.
Orain ondo merezitako oporraldia... Zorionak eta aupa ZU!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina