MARKA PERTSONALIK EZ BAINA LEHIAKETA BIKAINA IÑIGOK GIJON-en EGINDAKOA
Asteburu osoa Gijonen pasa du Iñigo Ibarburuk, bertan Espainiako Absolutu mailako Neguko Txapelketan parte hartzen.
Ostiral arratsaldetik hasi eta igande arratsaldera arte saioak izan ditu Iñigok eta asteburu osoan ez du atsedenerako tarte haundirik izan. Ostiral arratsaldean 100 tximeleta proba izan zuen, larunabata goizean 200 tximeleta eta arratsaldean entrenamendu saio labur bat. Iganderako berriz 100 libre izan zuen goizean eta 50 tximeleta arratsaldean.
Orokorrean, marka pertsonalik egitea ez genuen espero eta halaxe izan da. Hala ere, entrenamenduko momentua eta lehiaketa hau prestatzeari eman diogun garrantzia kontutan izanda, egia esan behar badugu, uste baino hobeto atera dira proba guztiak.
Guztietan bere maila onenetik oso oso gertu ibili da eta bai fisikoki eta baita teknikoki oraindik onenean ez dagoen arren, oso txukun lehiatzen jakin du Iñigok eta hortik lortu dituen marka bikainak.
100 tximeletan 56''57 egin zuen (bere 55''70etik oso gertu). Estilo bereko 200ean, zalantza gehien sortzen zigun proban, 2'07''07 eder bat egiteko gai izan zen. 100 libreetan 53''08 egin zuen Iñigok eta asteburuko azken proban, 50 tximeletan, 25''60 egitea lortu zuen.
Aurtengo denboraldian, absolutu gaztea da Iñigoren kategoria eta egia esan, sailkapenetan esker gutxikoa den kategoria da. Izan ere, absolutu mailan sailkatzen da kategoria hau eta beraz, berriro ere atzetik aurreruntz hastea tokatzen da. Zentzu hontan, xelebrea bada ere 200 tximeletan lortu zuen sailkapen onena Iñigok, 29garren postua eskuratuz.
Bere adinekoen artean, 1997koen artean, 100 tximeletan 6garren izan zen, 200 tximeletan 5garren, 100 libren 12garren eta 50 tximeletan 5garren.
Arestian esan bezela, momentua eta guretzat zuen garrantzia kontuan izanda, oso gustura itzuli gara Gijon-etik. Orain lanean jarraitu besterik ez dago.
Segi Horrela! Burunpower!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina