X SAN ESTEBAN SARIA

TXIKITXOAK BIKAIN OIARTZUNEN!!

Pasa den larunbatean, gure taldeko benjamin eta alebinak jo eta su aritu ziren lehian, batzuk Tolosako XVI Paco Sanchez Sarian eta beste batzuk Oiartzuneko X San Esteban Sarian.

Tolosan taldeko alebinak aritu ziren eta Oiartzunen berriz benjaminak eta hasiberriak diren alebin batzuk ere bai. Guztiak benetan txukun aritu ziren eta oso gustura atera ziren egindako lehiaketarekin.

X SAN ESTEBAN SARIA OIARTZUNEN


Esan bezela, Oiartzunen, benjaminak eta hasiberriak diren alebin batzuk aritu ziren. Lehiaketa hontan, benjaminek 50 metroko proba bat burutu behar zuten, estilo bakar batean. Sariak jaiotze urtearen arabera banatu ziren eta guztiek ondo merezitako domina jaso zuten. Gainera, lehenengo hiru sailkatuen kasuan, garaikurra ere jaso zuten. Gauzak horrela, honakoek lehen postuetan egotea lortu zuten:

  • 50 Tximeletan: Saioa Elolak brontzea.
  • 50 Bizkar proban: Aitor Santos-ek eta Miren Sarobe-k zilarra eta Ruth Pelayo-k brontzea.
  • 50 bular proban: Jon Pelayo-k eta Garazi Etxeberriak urrea,    
  • 50 librean: Iker Gandia-k eta Nerea Irazuk zilarra



Benjaminetan zaharrenek eta alebin batzuek 100 metroko probak izan zituzten, aurrekoek bezelaxe estilo batean proba bakar bat. Hauetan ere, batzuek lehen postuetan egotea lortu zuten.
  • 100 tximeletan: Eneko Elizasuk brontzea.
  • 100 bizkar proban: Oier Mateos-ek urrea, Iker Felipe-k eta Udane Azkaratek zilarra, Naia Muruak brontzea.
  • 100 bular proban: Oier Moreno-k zilarra.
  • 100 librean: Unai Barcina-k urrea.
Domina eta garaikurrez gain, guztiek lortutako puntuazioari esker gure taldeak ere sailkapen orokorreko 3garren postuan amaitzea lortu zuen horren adierazgarri zen garaikurra ere jasoz.

Orokorrean gure haurrak oso gustura atera ziren lehiaketatik, guztiek benetan txukun lehiatu zuten eta hasiberriek euren lehen esperientzia izan zuten, pixkanaka pixkanaka lehiaketa egoerara hurbilduz.
Aupa Ekipo! Burunpower!




ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak