III KAIROSCORE MASTER SARIA

GURE MASTERRAK BIKAIN BENTA BERRIN OSPATUTAKO SARIAN

Gure masterrak gogotsu joan ziren Benta Berriko igerilekura pasa den igandean, urtarrilaren 17-an. Yolanda Pastor, Laura Igea, Joel Lopez eta Eñaut Fdez. De Lezeak banakako bi probatan eta beste bi errelebo mixtoetan hartu zuten parte.

Goizari bikain ekiteko 400n librea baino proba hoberik ez zegoelakoan denbora politak egin zituzten gure “xarrek”. Joelek 5'34''67-ko denbora egin zuen, espero zuen denbora baino 6'' hobeago. Marka honekin 25-29 artekoetan txapeldun izan zen.

Eñautek ere Gipuzkoako Kluben arteko Kopan eginiko denbora hobetu zuen 5'23''43 eginaz eta laugarren postua eskuratuz, Laurak 6'25''14 egin zuen proba ederki gozatuz 40-44 artekoetan lehen postua eskuratuz eta Yolik ere 5'57''03-ko marka errespetagarria egin zuen gripe batetik guztiz osatuta ez egon arren. Yolik hirugarren postua eskuratu zuen 35-39 kategorian.

Joel eta Eñaut izan ziren hurrenak igeri egiten, biak serie berdinean eta lehia ederra izan zuten beraien artean. 100 librean Eñaut iritsi zen lehenik 1'05''07 eginda baina gertu eduki zuen Joel 1'06'26-ko denborarekin. Eñaut bosgarren izan zen bere kategorian eta Joel berriz hirugarren berean.

200 estiloak izan zen azken proba eta bertan izan genituen Yoli lehenik eta Laura ondoren. Biak bikain aritu ziren eta forma onenean egon ez arren gogor borrokatu zuten marka on bat lortzeko, Yolik 3'06''52 egin zuen laugarren postua eskuratuz eta Laurak 3'26''39 bosgarren postuan.

Jardunaldia luze joan arren gogotso iritsi ziren laurak erreleboetara eta bertan ere ongi aritu ziren gure masterrak, batez ere 4x50 estiloak proban, bertan serieko lehen postua eskuratu zuten lehia estu baten ondoren.

4x50 libre mixtoan seigarren izan ziren gure taldekideak eta 4x50 estiloak mixtoan berriz bosgarren.


Gozatu ederrarekin eta gosez etxeratu ziren hurrengora arte.

AUPA BURUNMASTERRAK!!!

BURUNPOWER!!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak