CTO DE ESPAÑA AXA DE NATACION ADAPTADA

NAHIA ZUDAIRE ESPAINIAKO TXAPELDUNORDE SAILKAPEN OROKORREAN eta 100 libren txapeldun eta 50 tximeletan txapeldunorde

Nahia Zudaire ere Espainiako Txapelketan aritu da asteburu hontan, kasu honetan Gazte mailako Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketan. Txapelketa Valdemoro-n izan da (Madril) eta Euskal Selekzioko gainontzeko kideekin batera Nahia bikain aritu da.


Larunbateko saioan Nahiak 100 librean eta 50 tximeletan egin zuen igeri. Bietan bikain aritu zen eta emaitza bikainak lortu zituen. 100 librean Nahiak 1'32''98ko markarekin lehen postua eskuratu zuen eta 50 tximeletan berriz bigarrena 51''01 eginez.

Igandeko saioan, Nahia 50 bizkar eta 50 librean aritu zen. Lehenengoan 52''23 egin zuen eta bosgarren sailkatu zen. Bigarrenean berriz laugarren izan zen 43''80rekin.

Txapelketaren amaieran, egindako lau proben baturak eman zion sailkapen orokorreko Espainiako Txapeldunordetza Nahiari. Aupa Txiki!! Zorionak!! Burunpower!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak