II ERRONKA

GURE TALDEA NAGUSI ANDOAINGO II. ERRONKAN

Goizean Lasarten "Lasarteko XXVII Saria" ospatu ondoren, arratsaldean infantil, junior eta absolutuek "II Erronka" jokatu zuten Andoainen Zarautz Balea taldearen aurka.
Bi talderen arteko norgehiagoka aurkezten zen lehiaketa hontan. Igeriketa programako proba bakoitzean talde bakoitzak neska bat eta mutil bat aurkeztu behar zuen eta proba bakoitzean lortutako puntuen arabera erabakitzen zen txapelduna.


Lehiaketaren erdian hartutako atsedenean, gure taldeak 65 puntu zituen eta Zarautzeko taldeak aldiz 34 punturekin ziren. Jada puntu hontan gure taldea nagusi zen arren edozein gauza gerta zitekeen bigarren zatian eta gure taldekideek lehian gogor jarraitu zuten. Azkenean, gure taldea erabat nagusitu zen baina benetan gustura Zarautz Balea taldeko lagunekin ospatutako erronkan. Amaieran gure taldeak 126 puntu erdietsi zituen eta Zarauztarrek aldiz 72.

Tartean, gure igerilariak zenbait marka eder egiteko gai izan ziren eta asteburu hontako gipuzkoako txapelketari begira gauza politak egiteko moduan direla erakutsi zuten. Guztira 18 marka pertsonal lortu zituzten gure igerilariek eta taldeko bi errekor berri ezartzea ere bai.

Adin tarte guztientzako lehiak beraz, denboraldi amaierara gerturatzen ari garen honetan. Saria bikain atera zen eta gure igerilariek ederki gozatzeko aukera izan zuten. Hemendik zorionak denoi!!

Infantil, junior eta absolutuek oraindik ere entrenatzen jarraitu beharko dute. Asteburu hontan Gipuzkoako Txapelketa edo Gipuzkoako Saria izango dute denek Azpeitian edo Legazpin, eta datorrenean junior eta absolutuek Euskal Herriko Txapelketa Gasteizen. Infantilek berriz, hiru aste barru izango dute Euskal Herrikoa eta hauena Galdakaon izango da. Hortik aurrera, Espainiako Txapelketak dituztenek entrenamenduetan jarraituko dute eta besteek ondo merezitako oporraldia hatrtuko dute.

Aupa Zuek! Aupa Ekipo! Burunpower!!



ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak