LASARTEKO XXVII SARIA

GAZTETXOENAK BIKAIN TALDEAREN FESTA DEN EGUN HANDIAN!!

Urte amaiera bikaina izan genuen aurreko larunbatean Lasarte-Oriako igerilekuan. Gure taldearen festa den egunean, adin guztietako taldekideak izan genituen uretan lehian, eta, hori baino gehiago, ohiko legez, taldekide gehienak bildu genituen igerilekuan, txikienen denboraldiari ahalik eta amaiera onena emateko.


Guzti hau "Lasarteko XXVII Saria"ren ospakizunarekin etorri zen. Gure taldeak antolaturiko sari hau goizeko 10etan hasi zen eta eguerdiko 12:00ak arte iraun zuen, tartean adin tarte guztietako igerilariak pasaz. Aurtengorako proba egitarauan, azken urteko alebinentzako bigarren proba bat sartu genuen, 200 estiloak proba, gure taldekide guztiek bikain burutu zutena eta berau burutzeko maila on bat eskatzen duena.

AURREBENJAMINEN ERAKUSTALDIA

Txikienen beroketaren ondoren, 9:45ak aldera, txikienen erakustaldiarekin hasi zen goiza. 2008an jaiotako igeriketa eskolako haurrek denboraldian zehar ikasitakoaren erakustaldia egin ahal izan zuten guraso eta ikusleen aurrean. Zenbait urduri, baina benetan txukun eta gogotsu aritu ziren gure txikitxoak, igerileku batean lehen aldiz jendaurrean jartzen ziren momentu hontan.

Guztira adin hontako 8 haur izan ziren eta guztiek 25 libre proba bikain burutu ondoren, ondo merezitako txalo zaparrada eta domina ederra jaso zuten, denboraldian zehar eginiko lanarengatik ondo merezitako saria jasoz. Aupa zuek!!

BENJAMIN ETA ALEBINEN LASARTEKO XXVII SARIA

Txikienen erakustaldiaren ondoren benjamin eta  alebinak izan ziren "Lasarteko XXVII Saria" bere baitan jokatu zutenak. Aurreko urtean egiten hasi ginen bezela, aurtengoan ere, infantil, junior eta absolutuek euren lehia propioa zuten II Erronka-rekin eta beraz, ez zuten txikien lehian zuzenean parte hartu.

Benjamin txikienek 25 tximeleta, edo bizkar, bular eta estilo libreko 50eko bat zuten aukeran , haundienek tximeletako 50a edo bizkar, bular eta estilo libreko 100a eta alebinek aldiz, tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko 100 metroko froga bat eta derrigorrean egin beharreko 200 estiloak proba.

Benjamin txikienen artean, 2007 eta 2006ko haur guztiek euren domina jaso zuten eta alebinen artean beriz, sariak kategoriaren arabera izan ziren, jaiotze urtea kontutan izan gabe.

Gure taldekide gehienek podiumeko lehen hiru postuetan egotea lortu zuten, eta horretaz gain, denboraldia txapelketa polit eta arin batekin amaitzeko aukera ere izan zuten. Benjamin eta alebinen artean, gure taldekideez gain, Udarregi-Usurbil eta Easo-ko haurrak ere aritu ziren lehian.

Alebinetako batzuk Euskal Herriko Txapelketa jokatzeko entrenatzen jarraitu behar duten arren, gainontzeko haur guztiek jada aste hontan elkarrekin agurtzeko astea izango dute. Alebinen Euskal Herriko Txapelketa uztailaren 2an eta 3an ospatuko da, Santurtzin.

Aupa Zuek! Aupa Ekipo! Burunpower!!



ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak