SALOME CAMPOS IV ITSAS ZEHARKALDIA 2016

3 PODIUM BERMEON OSPATUTAKO ITSAS ZEHARKALDIAN
  • Unai G. Somovilla Txapeldun, Leire Martin Txapeldunorde eta Ainhoa Martin hirugarren izan ziren.


Pasa den larunbatean infantil kategoriaren barruan, gure taldeko 6 igerlari Bermeon izan zren, Salome Campos Itsas Zeharkaldiaren aurtengo edizioan parte hartzen. Gure taldetik, Unai G. Somovilla, Leire Martin, Ainhoa Martin, Irati Arzalluz, Joane Arzalluz eta Nahia Zudaire aritu ziren lehian 500 metroko distantziako lasterketan.


Postuei dagokienez, gure taldekideeen hurrenkera izenen ordenean izan zen. 
Gizonezkoetan, Unai G. Somovilla lasartearra txapeldun izan zen dstantzia 9 minutu eta 57 segundutan osatuz. Nesketan, Leire Martin txapeldunorde izan zen 9 minutu eta 49 segundurekin. Atzetik izan zituen Ainhoa Martin ahizpa hirugarren postuan (9 minutu eta 51 segundu) eta Irati Arzalluz laugarren postuan (10 minutu eta 8 segundu). GAztetxoagoa den Joane Arzalluz 8garren izan zen 10 minutu eta 57 segundurekin eta igeriketa egokituan aritzen den Nahia Zudaire taldekidea 21garren iritsi zen, distantzia 12 minutu eta 52 segundutan osatuz. Aupa Zuek!!




ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak