KRONIKA | CRONICA: 50 METROKO SARIKO FINALAK

TXIKITXOAK TXUKUN LEGAZPIN OSPATUTAKO 50 METROKO SARIKO FINALETAN
  • Unai G. Somovilla-k urrea eskuratu zuen eta Aintzane Sarobe-k berriz zilarra.
Pasa den igandean, hilaren 4an Lasarteko sailkapen probetan finalerako txartela lortu zuten haurrek, finalak jokatu zituzten Legazpiko Bikuña kiroldegian. Bertan gure taldeko 9 igerilari aritu ziren, 10 sailkatu arren, Enek Elizasu andoaindarra gaixorik egon zelako.


Jardunaldi honetan zehar "A" eta "B" finalak ospatzen ziren proba bakoitzean sailkatutako lehen 12 haurrekin eta "A" kategoriako finaletan banatu ziren dominak.

Gure taldetik, "B" finaletan honakoak izan ziren: Aitor Santos eta Nerea Irazu bular estiloko proban, Hodei Barcina eta Pello Ibargoyen estilo librekoan eta June Lopez eta Ane Artola Tximeleta estilokoan, Eneko Elizasu ere estilo librekorako sailkatua zegoen. "A" finaletan berriz, Saioa Elola, Aintzane Sarobe eta Unai G. Somovilla aritu ziren lehena estilo librean, bigarrena bizkar estiloan eta Unai berriz, bular estiloan. 4x50 libre errelbua ere "A" finalean izan zen.

Jokatutako "A" finalek emaitza onak eman zituzten, izan ere, hirutik bik domina eskuratu zuten, Aintzane Sarobe-k zilarra 36,24 eginez eta Unai G. Somovilla-k urrea, bular proban 35,37 eginez eta 14 urteko taldeko errekor berri bat ezarriz.

Pellok, Aintzanek, Anek eta Unaiek osatutako errelebua bosgarren izan zen.

Goiz pasa polita beraz, partehartzaile guztiak txapelketa berezi baten zirraraz eta gogoz aritu ziren eta ahlik eta onena eman zuten. Ezin gehiago eskatu. Aupa ZUEK!!

ARGAZKIAK | FOTOS (Javier Somovilla)








ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak