KRONIKA: GIF 3 SARIA ETA UDABERRI LIGAKO 3. JARDUNALDIA | CRONICA: 3º TROFEO GIF y 3ª JORNADA DE LIGA DE PRIMAVERA
TXAPELDUN BAT ETA HIRUGARREN POSTU BAT, ESPAINIAKO BI GUTXIENEKO BERRI, EUSKADIKO ERREKOR BERRI BAT, TALDEKO 3 ERREKOR BERRI eta 17 MARKA PERTSONAL LARUNBATEKO JARDUNALDIETAN
Pasa den larunbatean gure taldeko infanti, junior eta absolutuak zenbiat jardunalditan izan dira lehian.
GIF 3 SARIA PACO YOLDIN (DONOSTIA/ANOETA)
Alde batetik, Leire eta Ainhoa Martin, Paula Sevillano, Jon Ibargoyen eta Unai Irigoras 3. GIF sarian izan ziren goizez, Anoetan eta gainontzekoak aldiz, Andoainen, Udaberri Ligako 3. jardunaldian, arratsaldez.
3. GIF Sarian, Leire Martin Txapeldun izan zen infantil kategorian, egindako bi probekin lortutako puntuei esker eta Ainhoa Martin-ek aldiz, modu berean, hirugarren postua eskuratu zuen.
Leire Martin-ek 50 libreko Espainiako gutxienekoa eta Taldeko errekorrak lortu zituen 28,86ko marka eginez eta gauza bera lortu zuen 200 librean kronoa 2:15,58an geratuz. 200 bizkar proban, marka pertsonala eta taldeko erreko absolutu berria ezartzeaz gain, bere eskuetan dagoen Euskadiko 14 urteko errekorra segundu erdian hobetzea lortu zuen 2:24,65 eginez. Sekulakoa!
Ainhoa Martin ere podiumean izan zen zenbait probatan marka ederrak egin iznagtik. 400 estiloetan Espainiako gutxienekoa lortu zuen 5:30,39 eginez eta bere aurreko marka 10 segundutan hobetuz. 50 librean ere bere marka pertsonala hautsi zuen 29,88 eginez. 100 bular proban, marka hobetu ez bazuen ere, 1;19,75 eder bat egin ahal izan zuen.
Unai Irigoras-ek 200 libreko marka pertsonala hobetzea lortu zuen 2;25,32 eginaz. Jon eta Paula, markarik hobetu ez arren, euren onenetatik gertu aritu ziren burututako proba guztietan.
UDABERRI LIGAKO 3. JARDUNALDIA ALLURRALDEN (ANDOAIN)
Andoaingo jardunaldian gure taldetk 7 igerilari aritu ziren, denak ere txukun.
Andoainen lortutako marka hobekuntzen artean honakoak daude: Lander Sorozabal-en 100 tximeleta (1:10,80) eta 100 bular probak (1:24,51), Nora Qian Villamedianaren 200 librea (2:28,11), Beñat Alkortaren 50 librea (28,27), Xabi Alonsoren 50 librea (29,31) eta 100 tximeleta (1:11,83), Irune Martin-en 50 librea (41,89) eta 200 librea (3:20,43) eta Jon del Rioren 100 bular proba (1:32,88).
Aste gutxiren buruan Gipuzkoa zein Euskal Herriko Udako Txapelketatan hasiko dira gure igerilariak, denboraldiko azken txanpan.
Apa Ekipo!! Burunpower!!
ELKARBANATU | COMPARTELO
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina